2017-12-17T04:59:13+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

TU Lankide sare sozialetan gero eta indartsuago

2017/04/07

Jarraitzaile kopuruan zein eskaintzan egin dugu gora. Sare Sozialetan genuen presentziari Instagram eta Linkedin sareetako perfilak gaineratu dizkiogu eta, Twitter, Flickr eta Youtuben jarraitzaile kopurua areagotzen ari gara.
TU Lankide sare sozialetan gero eta indartsuago

Komunikazioa aldatu egin da. Aldatu dira mezuak, aldatu dira ohiturak, eta iraultza horretan medioek estrategia digitalari aurre egin behar izan diote. TU Lankidek ere aspaldi hartu zuen erabakia Interneten eskaintza indartsua egiteko eta bidean, asko izan dira egunetik egunera hartutako erabakiak, eta sareetan landutako edukiak.

Gaur egun, bost sare sozialetan ditugu perfilak, eta bost sare sozial ia egunero-egunero elikatzen ditugu. Izan ere, bi sare berri jarri ditugu azken asteotan martxan: Instagram eta Linkedin. Helburua da sareko zabalkundean eragitea aldizkari digitalera publikoa bideratzeko.

"Helburua da sareko zabalkundean eragitea aldizkari digitalera publikoa bideratzeko" 

Bestalde, oraingo astean bertan, bi datu positibo ere izan ditugu sareetan egiten ari garen lanaren ondorio gisa. Buletinak 1.600 harpidedunen langa igaro du eta Twitterren 2.000 jarraitzailera iritsi gara. Twitterren hiru kontu ditugu, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eta jarraitzaile kopuruak gora egin du hiru kontuetan. Eguneroko jardunaren bitartez, edukiak eta argazkiak sareratuz, asko dira kooperatibaren egunerokotasunaren berri jasotzen dutenak guk kudeatzen ditugun sare sozialen bitartez.

Instagram eta Linkedin

Arestian aipatu bezala, aurrerantzean Instagram sarean, tulankide izenpean korporazioaren eta kooperatiba ezberdinen egunerokotasunaren argazkiak ikusi ahal izango dituzte gure jarraitzaileek. Era berean, Linkedin sarearen bitartez, korporazioaren eta kooperatiben albiste, bideo eta argazkiak hedatzen ere ari gara, eta gorantz doan sareari neurria hartuko diogu.

Eskerrik asko gure jarraitzaile guztiei eskaintzen diguten arretagatik eta egiten diguten jarraipenagatik.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak