2017-10-17T17:15:11+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Transferentzia teknologikoan oinarritutako AEROCAR proiektua gidatuko du Leartikerrek

2016/11/07

Aeronautika eta automozio sektoreen artean sortuko diren etengabeko sinergiak hobekuntzak ekarriko dizkio produktibitateari; teknologia, material edo prozesu berrien sorkuntzari esker, eta baita sektore batetik bestera egingo diren elementu hauen transferentzien bidez ere.
Transferentzia teknologikoan oinarritutako  AEROCAR proiektua gidatuko du Leartikerrek

Leartiker S.Coop. zentro teknologikoak AEROCAR izeneko proiektua abian jarri du. Proiektu honen helburua aeronautika eta automozio sektoreen arteko transferentzia teknologikoan oinarritutako sare bat sortzea da. Proiektu hau Interreg Sudoe Programarekin batera finantzatuta dago, Eskualde Garapenerako Europako Funtsaren bitartez (EGEF/FEDER). Hiru urteko iraupena izango duen proiektu hau Leartikerrek gidatuko du eta bere garapenean beste eskualde eta herrialde batzuetako erakundeekin lankidetzan arituko da: CTAG (Galiziako Automozio Sektorearen Berrikuntza, Ikerketa eta Garapen Teknikorako Fundazioa), RESCOLL (materialen garapenean espezializatutako zentro teknologikoa, Frantzia) eta INEGI  (Ingenieritza Mekaniko eta Industrialeko Berrikuntza eta Zientzia Institutua, Portugal).

AEROCAR proiektuaren helburua aeronautika eta automozioaren sektoreen artean etengabeko sinergiak sortzea da. Modu honetan, teknologia berrien, materialen edo prozesuen sorkuntzari esker, eta baita sektore batetik bestera egingo diren elementu hauen transferentzien bidez, produktibitatean hobekuntzak emango dira. Hala, proiektu honen barruan garatuko diren teknologiek automozioaren sektoreari aeronautikaren sektorean sortzen diren arazoei erantzuna emateko aukera emango diote, eta alderantziz. Lan metodologia honek posible egingo du eskuragarri dauden teknologien ahalmen osoa lortu eta transferentzia teknologikoa erraztea. Era berean, bi sektoreetako enpresek produktu eta eredu bideragarrienen aukeraketan parte hartuko dute, gaur egungo fabrikazio prozesuetan modu eraginkor batean aplikagarriak diren produktuak sortuz.

Portugal, Frantzia eta Espainiako enpresa eta zentro teknologikoen arteko elkarlanak posible egingo du teknika gehiago eta anitzagoak garatzea, eta hauek modu eraginkorragoan eta emaitza hobeagoekin aurrera eramatea; era berean, ezagutza eta baliabide gehiago garatuko dira, eta hori material berrien erabileran eta bi sektoreen lan prozesuen automatizazioan islatuko da. Gainera, proiektu honek bultzada emango die lurralde honetan estategikoak diren aeronautika eta automozioaren sektoreei, hauek berrikuntzaren alorrean eta lan sorkuntzan duten potentzialitateari esker.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak