2017-06-23T07:07:08+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Tokikom-ek gogoeta txostena aurkeztuko du Aretxabaletako campusean

2013/11/25

Tokiko euskal hedabideek hitzordua dute, bihar azaroaren 26an, Aratxabaletako campusean. Izan ere, egun horretan, Tokikom tokiko euskal hedabideak batzen dituen elkarteak aurkeztuko baitu azken hilabeteotan egindako gogoeta txostena.
Tokikom-ek gogoeta txostena aurkeztuko du Aretxabaletako campusean

Tokikom-eko ordezkarian Aretxabaletako Kanpusean egin zuten Batzar Orokorrean.

Txosten horrek jasotzen ditu, alde batetik, euskarazko tokiko hedabideen egungo egoera deskribatzen duen azterketa sakona, eta, bestetik, finkatzen ditu, epe labur eta ertainerako, lan ildo posibleak. Gainera, Mondragon Unibertsitateko Aretxabaletako campusean egingo den jardunaldia baliatuko da sektoreko eragileen artean eztabaida sustatzeko eta gogoeta bultzatzeko.

Aurkeztuko den txostenaren egikaritzan, protagonismo handia izan dute Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikerlariek. Batetik, Eneko Bidegain, Txema Egaña eta Aitor Zuberogoitia MUko ikerlari eta Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasleek egin dute Gaztekom izeneko ikerketa. Bestetik, ekarpen handia egin diote testuari Nekane Goikoetxea MUko Hekzuntza graduko irakasle eta Sorguneak-eko ikerlariak eta Amaia Pavón Ikus-entzunezko Komunikazioa graduko irakasleak.

Aipatutako MUko ikerlariekin batera, orpoz-orpo lan egin dute txosten horretan, besteak beste Alberto Barandiaren HEKIMEN euskarazko hedabide ez publikoen erakundeko zuzendariak, Haritz Solupe kultur-politiketan adituak, Joxe Rojas Topaguneko komunikazio arduradunak eta Mikel Irizar Tokikom-eko presidenteak.
Jardunaldia, hasiko da 09:00etan, eta hurrengo egitaraua izango du:

09:00Mikel Irizar (TOKIKOM): Aurkezpen orokorra.
09:30Aitor Zuberogoitia (MU-HUHEZI): Interes komuneko ikerketa lerroak.
09:50Eneko Bidegain (MU-HUHEZI): Joeren gainean, toki-komunikabideen mapa.
10:10Haritz Solupe: Finantzazio formulak, erakundeekiko harremana.
10:30Alberto Barandiaran (HEKIMEN): Euskal Hedabideen Behatokia.
10:50 - Atsedenaldia.
11:00Prentsaurrekoa.
11:30Eztabaida bertaratutako eragile guztien artean.
12:30 - Amaiera

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak