2017-10-20T21:51:55+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Stuttgarten eginiko Blechexpo azokan parte hartu du Fagor Arrasatek

2011/06/24

Azoka, ekainaren 6tik 9ra bitartean egin zen Alemaniako Stuttgart hirian. Arrasateko kooperatibak merkaturatu dituen azken produktuak aurkeztu zituen bertan.
Stuttgarten eginiko Blechexpo azokan parte hartu du Fagor Arrasatek

Euskadiko ordezkaritza instituzionalak bisitatu zuen Fagor Arrasateren erakustokia BLECHEXPO ferian. Besteak beste, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza eta Turismo sailburu Bernabé Unda gerturatu zen bertara.

Fagor Arrasatek, besteak beste, servoprensa aurreratua, press hardening izeneko estanpaziorako makina, Wave line prentsak robotizatzeko linea berria eta altzairuaren fabrikazio eta prozesuetarako ekipo siderurgikoak aurkeztu zituen Alemanian.

Bezeroen artean arrakasta

Fagor Arrasateko ordezkariek aurkeztutako berrikuntza guztiek bisitari ugari erakarri zituzten, eta produktu berrietan oso interesatuak agertu ziren gehienak. Izan ere, Fagor Arrasatek apustu honekin merkatuan duen lidergoa indartu du.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak