Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Standard & Poor’s agentziak Laboral Kutxaren kapitalaren "kalitate handia" azpimarratu du
S&P-k aurreikusten duenez, Laboral Kutxak bere indarrari eutsiko dio, bere arriskuaren eta kapitalaren profilak direla-eta, eta ohiko ikuspegi zuhurrari eutsiko dio sektorearen barruan.
Standard & Poor´s (S&P) kalifikazio-agentziak BBB- inbertsio-mailako ratinga ezarri dio Laboral Kutxari epe luzera, eta A-3 mailakoa epe laburrera. Kreditu-entitateak bere finantza-konpromisoak betetzeko gaitasun egokia duela adierazten du rating horrek. Etorkizunari begira, berriz, aurreikuspen egonkorrak omen ditu.
S&P-k euskal kreditu-kooperatibaren kapitalizazio eta arrisku-profil egokiak azpimarratu ditu bere balorazioan. Ezarritako ratinga azaltzeko emandako arrazoien artean, AEBko agentziaren txostenak arriskuaren kostua eta aktiboen kalitatea nabarmendu ditu, “batez bestekoak baino hobeak baitira”, baita higiezinen sektorearekiko esposizio mugatua ere, 2015aren amaieran mailegu-zorro osoaren % 3koa besterik ez baitzen. Analisiak berankortasun-mailaren jaitsiera aurreikusten du, hain zuzen ere 2015eko % 7,2tik datorren urteko % 5,4ra.
Bestalde, entitateak lotura estuak ditu bere inguruneko komunitatearekin; zentzu horretan, kooperatiba izateak sendotu egiten ditu lotura horiek eta egonkortasuna ematen die.
Era berean, Laboral Kutxaren kapitalaren “kalitate handia” nabarmendu du Kaliforniako agentziak; izan ere, kapital arruntaz osatuta dago erabat. Atal horretan, entitatea ondo kapitalizatuta dagoela eta etorkizun hurbilean are hobeto egongo dela uste du, bere mozkinen atxikipen politikari esker.