2017-10-24T06:08:16+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Smart kontzeptuaren gaineko Workshop saioak MUko ikasleak, MONDRAGONeko kooperatibak eta adituak elkartu ditu Garaian

2013/03/01

MONDRAGONeko BAC erakundeak eta MUko Goi Eskola Politeknikoak antolatutako lan-jardunaldiak Unibertsitate arloko ikasle eta irakasleak, eremuko adituak eta MONDRAGON Korporazioko ordezkariak erakarri ditu Garaia Berrikuntza Gunera. Bere aurkezpenean, LKSko Prospektiker erakundeko Ibon Zugastik adierazi du Smart kontzeptupean negozio aukera ugari sortuko direla epe ertain-luzean.

Smart Cities arloan negozio eta aktibitate zein proiektu berriak sustatzeko asmoz burutzen ari da gaurko Workshop Smart Cities jardunaldia. Era berean, MUko Enpresa Berrikuntza eta Proiektu Zuzendaritzako Masterreko ikasleek ikuspegi prospektibotik aztertuko dituzte gaurko saioko emaitzak, eta enpresen eskura jarriko dute informazio guztia. "Izan ere, azken helburua da, arlo honetan proiektu, negozio eta aktibitate berriak sustatzea eta gure kooperatibek aukera izatea esparru horretan proiektu berriak abian jartzeko".

Jaione Ganzarain, MUko ikerlari eta irakaslea aritu da MONDRAGONeko BACekoekin batera eta MUko beste zenbait lagunekin elkarlanean, gaurko saioa antolatzen. Adierazi digunez, etorkizunean arlo honek aukera paregabeak eskainiko ditu honako esparru eta merkatuetan: hiriko energia berriztagarriak, teknologien komunikazioa, eraikinen kudeaketa energetikoa / Smart Grid, argiteri inteligentea, ondakinen gestioa eta produktuen zikloa, isurien murrizketa eta kutsadura, uraren gestio eta banaketa eta mugikortasuna, trafikoa eta garraiobideen gestioa.

Smart Cities3

Angel Lequerica, Fagor Ederlaneko ordezkaria.

Parte-hartze zabala

Atzoko saioan MONDRAGON Korporazioko enpresatako 20 bat lagunek parte hartu zuten, Masterreko 35 ikaslek, MUko hamar bat irakasle eta ikerlarik, MONDRAGONeko BACeko eta MUko ordezkariek, eta beste zenbait adituk.

Guztira bost hitzaldi entzun ahal izan zituzten bertaratutakoek, eta besteak beste, LKSko Prospektiker erakundeko Ibon Zugastik adierazi zuen epe ertain/luzean aukera ugari sortuko direla eremu honetan. Era berean, Jaione Ganzarain ikerlari eta irakasleak gogora ekarri du, MONDRAGONeko kooperatibek informazio zehatza izango dutela ekaina inguruan, Smart Cities eremuan proiektuak garatu ahal izateko.

Smart Cities2

Goizeko saioan hitzaldiak izan ziren nagusi, eta arratsaldekoan hausnarketarako aukera izan zen.

Enpresak

LKS

Irtenbide profesionalak.

http://www.lks.es/

Mondragon Unibertsitatea

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

http://www.mondragon.edu

Ondoan

Ingeniaritza , instalakuntza eta ingurumena

http://www.ondoan.com/

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak