2017-12-16T13:44:05+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

SMART-ek “Eureka Cluster Applicant Label” lortu du

2017/07/07

MONDRAGON Korporazioa eta AFM Klusterraren eskutik abian jarri da SMART, ekoizpen aurreratuaren arloko I+G+b programa europearra. Ekoizpen Aurreratuaren Eureka kluster berriak bederatzi herrialderen babesa du.
SMART-ek “Eureka Cluster Applicant Label” lortu du

SMARTek, Ekoizpen Aurreratuaren lehenengo Eureka Klusterrak, “Eureka Applicant Labela” lortu du, honako herrialde hauen babesarekin: Espainia, Eslovakia, Irlanda, Norvegia, Portugal, Txekiar Errepublika, Suedia, Turkia eta Hego Korea.

SMARTek 50 milloi euro inguru mobilizatuko ditu urtero I+G+b proiektuetan. Gutxienez bi herrialde desberdinetako bi enpresek hartu behar dute proiektu hauetan, normalean 3 herrialde desberdinetako 5 enpresek parte hartzen dutelarik, batez bestean.

20 herrialde desberdinetako 135 erakunde baino gehiagok erakutsi dute SMARTen etorkizuneko proiektuetan parte hartzeko interesa.

Ekoizpen aurreratuaren arloko I+G+b programa berri bat da SMART, merkatutik hurbil dauden nazioarteko proiektuak gauzatzea ahalbidetuko duena. SMART proiektuek lidergo industriala dute eta finantzaketa deszentralizatua izango dute, behin Eurekak onartu ondoren.

“Eureka Applicant Label” lortu ondoren, SMART taldea (MONDRAGON Korporazioak eta AFM - Advanced Manufacturing Technologies-ek lideratuta) klusterra abian jartzeko beharrezkoak diren egitura eta tresnak sortzen hasiko da, aurtengo abenduan bertan lehen proiektu deialdia egiteko xedez, HLGren (High Level Group) onespena lortu ostean. Ekoizpen aurreratuarekin lotutako edozein erakundek hartu dezake SMART komunitatean parte, I+G+b proiektuekin burutuz.

Eureka 1985ean sortutako gobernu arteko taldea da, industria europarraren lehiakortasuna hobetzea xede duena. Nazioarteko lankidetza teknologikorako plataforma bat da, merkatura bideratutako I+G+b proiektuak babesten dituena eta hala, proiektu horietan parte hartzen duten erakundeei finantzaketa nazionala lortzea errazten diena.

SMARTek Trakzio-Taldeari (Aernnova, Airbus, B/S/H, Ensa, Grupo Antolín, Idesa, Navantia eta Royo Group ), bai eta CDTI, SPRI eta INNOBASQUEri eskerrak eman nahi dizkie sustapen fase honetan eskeinitako laguntzagatik.

AFM Klusterrari buruz

Espainian Ekoizpen Aurreratuaren interesak ordezkatzen dituen erakundea da AFM Klusterra. Industria-arloko lau elkartek osatzen dute eta 400 enpresa barne hartzen ditu ia, 12.000 langile baino gehiago dituztenak eta 2.200 milioi eurotik gora fakturatzen dituztenak. Donostian duen egoitzatik eta Tianjin-en (Txinan) ezarri duen horretatik, AFM Klusterrak nazioartekotzea, industriaren garapena, kokapen estrategikoa eta pertsonek bere enpresa elkartuetan gaitzea sustatzeko egiten du lan.

AFM Klusterrak erlazionatuta dauden eta sinergikoak diren honako lau sektore hauei eskaintzen die zerbitzua: Makina-erreminta eta ekoizpen aurreratuaren teknologiak; Batuketa-ekoizpena eta 3D inprimatzea; Esku-erremintak, burdineria eta industria-hornidura; eta Mekanizazioa eta eraldaketa metal-mekanikoa.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak