Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
"Gipuzkoako Merkataritza-Ganberak emandako sariak gure dibertsifikazio estrategia sendotzen du"
Zer suposatzen du sariak Mondragon Assembly enpresarentzat?
Gure lanaren errekonozimendua da, nolabait bultzada bat gure estrategiari. Gipuzkoako Merkataritza-Ganberak 2013an ondoen dibertsifikatu den PYME gipuzkoarra saritu nahi izan du eta oso inportantea da guretzat.
Dibertsifikazio estrategian ahalegin handia egin duzue.
Halaxe da, bai. Merkatu zein sektoreetan dibertsifikatu dugu zerbitzu eta produktuak. Aretxabaletan bi negozio ditugu, eguzki energiarena eta makina bereziena. Eguzki energiaren arloan xafla fotoboltaikoak egiteko makinak ekoizten ditugu eta munduan saltzen ditugu, batez ere, Indian eta Txinan, baina baita Kazajistanen ere. Gainera, merkatu berrietara egokitzen ari gara eta dagoeneko gerturatu gara Hegoafrikara eta Afrika iparraldera.
Makina berezien negozioan ere ahalegin berezia egiten ari gara eta, noski, gure betiko bezeroak ere zaindu nahi dutugu. Orkli, Copreci, Eika eta Schneider bereziki.
Hirugarren negozio bat ere bultzatu nahian gabiltza Loramendi kooperatibarekin batera. Kiro Robotics proiektuaren bitartez, osasunaren sektorean murgiltzen ari gara.
Zuen Plan Estrategikoarekin ere erabat lerrotuta dago gaurko saria, ezta?
Sariak gure apustua sendotzen du, dudarik gabe. Nazioarteratze estrategiari erantzun nahian lantokiak ditugu Alemanian, Frantzian eta Mexikon. Eta orain Txinan ireki dugu. Hego Amerikara jauzia prestatzen ari gara eta hazkundea etengabekoa da.
Era berean, saria erakusleiho bat ere bada, ezta?
Bai, noski. Gure enpresa bistaratzen du, medioetan gaude eta gure proiektua ezagutzera emateko bide ona da. Oro har oso pozik gaude sariarekin eta honek izan duen ohiartzunarekin.