Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
San Pankrazio eguna ospatu zuten atzo Goi Eskola Politeknikoan
Egitarauaren barruan, ekintza hauek jaso ziren: arrautza jaurtiketa lehiaketa, kotxe telegidatuen lasterketa, cocktail lehiaketa, herri bazkaria, kontzertuak eta abar. Giro ederrean ospatu zuten jai eguna!
Arrautza-jaurtiketa
Mondragon Unibertsitateak ohiko Arrautza Jaurtiketako Industria Diseinuko Lehiaketa egin zuen atzo maiatzak 7, San Pankrazio Goi Eskola Politeknikoaren zaindariaren egunean. Arrautza jaurtitzean ongien babesten duen tramankulua egiten duten ikasle eta irakasleen lana saritzen da lehiaketan. Horrek helburu bikoitza du: batetik, parte-hartzaileen ahalmen zientifiko-teknikoak ebaluatzea eta, bestetik, lehiaketaren bitartez, ikasleen artean motibazioa sustatzea.
Industria Diseinuko Arrautza Jaurtiketari buruzko Lehiaketaren kasuan, arrautza apurtu gabe ahalik eta urrunen jaurti duten parte-hartzaileek irabazten dute. Aukeraturiko lekua Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Liburutegiaren eraikinaren (7. eraikinaren) hirugarren solairua izan da. Handik, 15 metroko altueratik, futbol-zelairantz bota dituzte arrautzak ikasleek beren tramankuluetan. Lehiaketan 90 pertsona inguruk hartu dute parte, lauko edo bosteko taldeetan banatuta.
Irabazleak hauek izan ziren:
Hegaldirik politena:
- Taldearen izena: Tornado
- Parte-hartzaileak: Jon Odriozola, Jon Ander Salsamendi eta Ander Villareal.
Hegaldirik luzeena:
- Taldearen izena: Cohetegg
- Parte-hartzaileak: Victor Pérez, Peru Arresti, Jokin Urteaga eta Asier Araniza.
Diseinurik onena:
- Taldearen izena: Bloritz
- Parte-hartzaileak: Saioa Gartzia, Ioritz Hontecillas eta Ander Larrañaga.