2017-08-19T13:06:11+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Saiokaren bosgarren edizioa ekainaren 4 eta 11n garatuko da

2015/05/11

Saiokaren aurreko edizioek izan duten arrakasta ikusita, MONDRAGONeko BACek bosgarren edizioa antolatu du, datorren ekainaren 4 eta 11an egingo dena. Helburua, gure kooperatibetan ekintzaileak antzematea eta sustatzea izango da.
Saiokaren bosgarren edizioa ekainaren 4 eta 11n garatuko da

Saioka honako pertsona hauei zuzentzen zaie: gutxienez 5 urteko lan esperientzia dutenei eta enpresa garatzeko ekintzailetza eta lankidetza estrategien aldeko konpromisoa duten pertsonei.

Bi egunetan garatuko den programak, helburu hauek izango ditu:

  • Ekintzailek duten perfila, motibazioa eta aplikatzen duten pentsamenduaren logika ezagutzea.
  • Ekimen ekintzailea garatzeko behar diren trebeziak eta konpetentziak hartzea.
  • Enpresa jarduera berri baten balio eskaintza diseinatzea eta negozio eredua optimizatzea
  • Enpresa jarduera berri bat abiatzearekin zerikusia dute  erronkak identifikatzea.
  • Negozio ideia gauzatzeko baliabideak eskuratzea (aholkularitza, harremanak, finantzazioa, etab.)
  • Enpresa proiektua gauzatzeko Lan Plana garatzea.

Horrez gain, Saiokan honako gaiak landuko dira:

  • Ekintzailetzaren garrantzia.
  • Ekintzailearen motibazioa eta profila.
  • Enpresa jarduera berri baten negozio eredua garatzea.
  • Sustapenerako euskarrien lanketa.
  • Ezarpen planaren diseinua.
  • Ekintzaile kooperatiboaren biziraupen eskuliburua.
  • Aurkezpena inbertitzaile foroaren aurrean.

Izenematea

Saiokaren hirugarren saioa Aretxabaletako Otalora jauregian egingo da ekainak 4 eta 11n. Parte hartzea dohanekoa da MONDRAGONeko kooperatibetako lan bazkideentzat, baina izena eman beharra dago, 943772064 telefonora deituta edo helbide elektroniko honetara mezu bat idatzita: morobengoa@iseamcc.net


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak