2017-08-22T01:44:51+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

RedDotAward 2015 Saria, Ulma Orga Jasotzaileek komertzializatutako Mitsubishi EDIA EXentzat

2015/07/07

Produktu-diseinurik onena izan dela iritzita, Red Dot Design Award 2015 Sari prestigiotsuarekin saritu dute Kero Uusitalo eta Mikko Hietanen-ek Rocla-n (Finlandia) diseinatutako Mitsubishi EDIA EX modeloa.
RedDotAward 2015 Saria, Ulma Orga Jasotzaileek komertzializatutako Mitsubishi EDIA EXentzat

Red Dot Design Award 2015 saria da gaur egun nazioartean diseinu arloan dagoen saririk ospetsuenetako bat, eta sari hori urtero banatzen da Essen-en (Alemania), erakundearen egoitza nagusian. Sariaren helburua da produktuen diseinuan kalitatea eta berrikuntza nabarmentzea nazioartean.

1955etik hona mundu osoan proiekzio handia izan duten diseinatzaile, fabrikatzaile eta markak saritu izan dituzte.

Mitsubishi-ren EDIA EX orga jasotzaile elektrikoa 40 kidez osatutako epaimahai profesionalak aukeratu du kategoria ezberdinetan lehiatu diren 4.815 produktu baino gehiagoren artean.

Bere diseinu berritzaileaz gain, RedDot sarietako epaimahaikideek aipamen berezia egin zioten beste hainbat ezaugarri berritzaileri ere, besteak beste langileak orga modu erosoan gidatzeko berrikuntzei, eta lana zehaztasun eta segurtasun handiagoz eta esfortzu txikiagoarekin egiteari begirako berrikuntzei.

Informazio gehiago eta ezaugarrien inguruko argibideak Ulma Carretillas Elevadoras-en webgunean (Mitsubishi Forklift Trucks-en inportatzaile esklusiboa).


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak