2017-10-18T05:59:06+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Reconomyko kideak izan dira MONDRAGONeko esperientzia ezagutzen

2013/01/15

Transition Network mugimenduko Shane Hughes MONDRAGON Taldeko esperientzia ezagutzera etorri da, eta bide batez Reconomyn egiten duten lanaren berri eman du. Bagara Herrigintzan izan da gaur goizean.
Reconomyko kideak izan dira MONDRAGONeko esperientzia ezagutzen

Shane Hughes, ezkerretik lehenengoa, Bagarako kideekin batzartuta.

Reconomy Project taldeko Shane Hughes-en bisita izan dute gaur goizean Bagaran. Transition Network mugimenduko kide da Hughes. 2007an jarri zuten martxan mugimendua eta gaur egun 3.000 proiektu inguru dituzte mundu guztian zehar. Transition Network mugimenduaren barruan dago Reconomy project. Talde horrek ekonomia lantzen du; egiten dituzten proiektuak ekonomikoki bideragarri izatea eta komunitate horietan eragitea du helburu. Gaur egun 20 proiektu inguru dituzte esku artean. Proiektu horiek kooperatibaren zentzuarekin lotura estua dute. Izan ere komunitatea suspertzea edo indartzea da Transition Network mugimenduaren helburua. Hala, energia-zerbitzua eskaintzen duen enpresa, auzo okindegiak, barazki-dendak... jarri dituzte martxan.

Mugimendua ezagutzera eman

Shane Hughes hainbat hiritan izan da euren proiektua ezagutzera ematen. Bartzelonatik Arrasatera egin du, MONDRAGON Taldearen esperientzia bertatik bertara ezagutzeko. MONDRAGON Taldeak ospe handia duela azaldu du, batez ere justizia sozialaren arloan. Hala ere, MONDRAGONek baduela zer ikasi gaineratu du, bere ustetan azkeneko urteetan "industria arloari garrantzia handiagoa eman zaio arlo sozialari baino".


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak