2017-10-22T06:28:12+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Kooperatiben Nazioarteko Urtea aurkeztu dute New York-en

2011/11/16

Nazio Batuen New Yorkeko egoitzan urriaren 31n aurkeztu zuten ofizialki 2012ko Kooperatiben Nazioarteko Urtea. TU lankidek Pauline Green Nazioarteko Aliantza Kooperatiboko presidentea elkarrizketatzeko aukera izan du.

Nazio Batuen egoitzan egindako aurkezpenean izan zen, besteak beste, Nazioarteko Aliantza Kooperatiboko presidentea, Pauline Green. Aurkezpenean Green-ek esan zuenez "estrategiak balio behar" duela "munduan gure eredua" bultzatzeko. MONDRAGON Korporazioko presidentea eta beste hainbat kide ere egon ziren bertan.

Pauline Green elkarrizketatzeko aukera izan zuen TU lankidek, 2012an egingo diren ekintzen aurkezpenaren aurretik. Green-en esanetan MONDRAGONek kooperatiben munduan "erreferente" izaten jarraituko du. ACIko presidenteak asko eskertu zuen MONDRAGON Korporazioak emandako laguntza eta egindako lana. Goiko bideoan ikusi eta entzun dezakezue elkarrizketa.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak