2017-08-23T12:13:37+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Petronorrek LKS Ingenieriari bi urtetarako zerbitzuak esleitu dizkio

2014/12/04

REPSOL multinazionalaren barne dagoen PETRONOR findegiak, LKS-ri esleitu dizkio datozen bi urtetarako bere ingeniaritza zerbitzuetariko batzuk. Ingeniaritzako zerbitzu integral bat da, findegiak behar dituen diziplina guztietako proiektuen garapena barne hartzen duten inbertsio txikien lagungarri: exekuziorako beharrezkoak diren baliabideen estimazioak, planifikazioak, aurrekontu eta balorazioak, taldeen antolakuntza, erosketa eta kontratazioetarako laguntza, dagozkien administrazioen aurrean proiektuen kudeaketa, legalizazioak, bisatuak, asistentziak eta denetariko aholkularitzak, …. etab.
Petronorrek LKS Ingenieriari bi urtetarako zerbitzuak esleitu dizkio

Kontratu honen esleipenak LKS barruan bere lehen pausuak orain dela 2 urte eskas ematen hasi zen prozesu taldea handitu eta errotzea dakar. Horrela, LKSk industri ingeniaritza talde oso bat osatzen du, tresneria, taldeak, hoditeria,  euskarri, etab barne. Bezeroak bi ingeniaritzekin sinatutako akordioa da, obra zibilean, taldeetan, instalazioetan, jariakinetan eta hoditerian zerbitzua emateko, ingeniari, proiektugile eta delineatzaileak barne. Behin bezeroaren barne araudietan taldea osatuta, batez ere bere segurtasun araudi zorrotzean, LKS sortzen diren proiektu ezberdinei aurre egiteko moduan egongo da.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak