Pertsonen Gestiorako VI. Foroa urriaren 31n

Urriaren 31n Pertsonen Gestiorako VI. Foroa egingo da Kursaalen, Donostian, 9:00etatik 17:30ra.
Card image cap
Iaz Pertsonen Gestiorako V. foroa Arantzazun egin zen, Gandiaga topagunean.
2013/10/28

9:00etatik 11:00ak arte iraungo du lehen mahai-inguruak. Bertan egungo egoera eta 2014rako jarraibide korporatiboez hitz egingo du Mikel Zabalak.

Ordu erdiko atsedenaldiaren ondoren, 11:30ean hasiko da bigarren mahai-ingurua. ‘Pertsonen Kudeaketa nazioartekotutako enpresetan’ izenburua izango du eta kooperatibetako zanbait arduradun egongo dira.  Ponentea Zigor Ezpeleta izango da eta lau kooperatibaren esperientziak aztertuko dira: Cikautxo (Juan Luis Urrutia), Fagor Industrial (Iñigo Larrea), Orona taldea (Unai Goti) eta Batz (Koldo Ugaldea).

12:30tik 13:30ra Autogestioa eta positibotasunaren inguruan Yolanda Lekuonak hitz egingo du.

Bazkal ondoren, Carolyn Taylor-ek Kultura garapenari buruzko hizkuntzen gainean hitz egingo du. Carolyn Taylor munduko erreferenteetariko bat da erakundeetan kultura garatzeko prozesuei dagokienez. Aholkulari ospetsua da nazioartean, eta mundu zabalean dihardu ikastaroak, tailerrak eta mintegiak ematen (Estatu Batuak, Hegoafrika, Australia, Europa eta Latinoamerikako zenbait herrialde). Giza portaera sakonki aztertu du. Hogei urteko eskarmentuan oinarritutako Walking the Talk metodologia azaltzen du bere Walking the Talk: Building a culture for Success (Random House, 2005) liburuan. Estrategia, kultura eta lidergoa lerrokatzeko metodoa bat egitea izan da bere ekarpen garrantzitsuenetariko bat.

Izena emateko Maria Uribarren-i idatzi muribarren@mondragoncorporation.com helbidera, edo 943-712330 telefonora deitu.

Automoziorako moduluak eta sistemak

Kautxuz eta plastikoz egindako soluzio berritzaileak.

Sukaldaritza kolektiboarentzako ekipamendu industrial integrala