2017-10-22T05:00:18+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Pertsonen gestiorako VI. Foroa ostegunean egin zen Donostian

2013/11/04

Otalorak, MONDRAGONeko Zuzendari eta Kooperatiba Garapenerako Zentroak, antolatuta Pertsonen Gestiorako VI. Foroa egin zen ostegunean Donostian. Giza Baliabideekin eta pertsonen kudeaketarekin zerikusia duten Korporazioko ordezkari dezente elkartu zen Kursaal Jauregian. Besteak beste, nazioarteko prozesuetan pertsonen gestioak dituen berezitasunak izan zituzten hizpide. Gai horren inguruan aritu ziren; ONNERA Groupeko Iñigo Larrea, Batz-eko Koldo Ugaldea, Oronako Unai Goti eta Cikautxoko Juan Urrutia.

Pertsonen Gestioa

MONDRAGONeko Gestio Sozialeko Mikel Zabalaren hitzaldiak eman zion hasiera Pertsonen Gestiorako VI. Foroari. Zabala egungo egoeraz aritu zen eta jarraibide korporatiboen berri eman zien Donostiako Kursaalera gerturatutakoei. Eguerdian, berriz, 'pertsonen kudeaketa nazioartekotutako enpresetan' izenburupean mahai-ingurua egin zen.

Pertsonen Gestioa39

Eztabaidan ONNERA Groupeko Iñigo Larreak, Batz-eko Koldo Ugaldeak, Oronako Unai Gotik eta Cikautxoko Juan Urrutiak parte hartu zuten. Besteak beste, lau protagonistek euren kooperatibetan nazioarteko prozesuetan pertsonen kudeaketaren arloa nola landu duten azaldu zuten.

Pertsonen Gestioa45

Autogestioa eta positibotasuna

Mahai-inguruaren ondoren Otalorako zuzendari Yolanda Lekuonak autogestioaren eta positibotasunaren gaineko saioa aurkeztu zuen, bere sarrerako hitzaldiarekin eta ondorengo taldekako eztabaidarekin.

Pertsonen Gestioa10

Arratsaldean, berriz, Carolyn Taylor adituak kultura garapenari buruzko ikaskuntzak azaldu zituen. Carolyn munduko erreferenteetariko bat da erakundeetan kultura garatzeko prozesuei dagokionez. Aholkulari ospetsua da nazioartean, eta mundu zabalean dihardu ikastaroak, tailerrak eta mintegiak eskaintzen. Giza portaera sakonki aztertu du. Hogei urteko eskarmentuan oinarritutako Walking the Talk: Building a Culture for Success (Randon House, 2005) liburuan. Estrategia, kultura eta lidergoa lerrokatzeko metodoa bat egitea izan da bere ekarpen garrantzitsuetariko bat.

VI. Foroko argazki guztiak hemen: http://www.flickr.com/photos/tulankide/


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak