Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak 2024ko Gipuzkoako Enpresa saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Pazko Asteko kanpus teknologikoa abian da
Lehen Hezkuntza eta DBH-ko ikasleei zuzendutako kanpusa martxan da beste behin. Jadanik robotika kanpus batetan parte hartu dutenei, zein mundu interesgarri honetan lehen urratsak eman nahi dituztenei zuzendutako ikastaroa Pazko Astean egingo da, martxoaren 29tik apirilaren 1era. Garaia Berrikuntza Gunean izango da, Mondragon Unibertsitatearen kanpusean, hamaikagarren eraikinean. Goizeko 9etan hasi eta 14:00ak arte, haurrek ikasteko eta gozatzeko aukera izango dute.
Guztira sei tailer egongo dira, honako hauek:
- 6-7 urte: DASH & DOT (135€) Robotika hastapena. Robotaren programazio eta kontrola tablet bitartez.
- 8-9 urte: LEGO WEDO 1.0 (135€) Robotika hastapena Lego WeDo 1.0 bertsioarekin.
- 8-9 urte: LEGO WEDO 2.0 (135€) Lego WeDo-rekin experientzia baduzu, hurrengo pausoa (tablet bitartez).
- 10-14 urte: LEGO MINDSTORM EV3 (155€) Robotika hastapena Lego Mindstorm EV3 robotarekin.
- 10-14 urte: LEGO MINDSTORM WRO (155€) Lego Mindstorm EV3 robotarekin experientzia baduzu, hurrengo pausoa WRO mundu mailako lehiaketa prestatzeko.
- 12+ urte: KBOT ANIMATRONICS (155€) Emozioak adierazteko gai den androide buruaren muntaia, apainketa eta programazioa.
Informazio zabalagoa ondorengo helbidean http://camptecnologico.eus/aste-santuko-kanpamentuak-arrasate izango duzu, hala ere, tailerren inguruko informazioa emateko aurkezpena egingo da otsailaren 15ean arratsaldeko 18:00etan, Arizmendi Ikastolaren Arimazubi guneko aretoan.
Parte hartu nahi dutenek izena eman dezakete bai; Ikastolako webgunearen bitartez, www.arizmendi.eus, edo, nahi izanez gero, idazkaritzara bertaratuz. Izena emateko azken eguna otsailaren 26a izango da. Otsailaren 18a baino lehen izena emanez gero, 20 euroko deskontua izango da.