Parte hartu gure twitter lehiaketan eta irabazi "Ohiberritze" kontzerturako bi sarrera

Parte hartzea oso erraz da: birtuiteatu gure @esTUlankide edo @euTUlankide profiletakoko twitterrean zozketa iragartzen duen txioa, eta zozketan sartuko zara. Abenduaren 18an, 19:00etan, "Ohiberritze - Tradizioa eta sorkuntza Euskal Herrian" kontzertua izango da Kursaalean. TU Lankidek 2 sarrera zozketatzen ditu. Parte hartu zuk ere!
Card image cap
2016/11/21

Parte hartzeko, birtuiteatu zozketa iragartzen duen txioa @esTUlankide edo @euTUlankide kontuetan, datorren azaroaren 30eko goizeko 9:00ak baino lehen. Horrela, parte hartzen duten guztien artean zozketatuko dira "Ohiberritze - Tradizioa eta sorkuntza Euskal Herrian" kontzerturako bi sarrera.

Irabazleak egunean bertan jakinaraziko dira tulankide.com eta Twitterreko web guneetan.

Lehiaketako oinarriak:

- Parte hartzeko azken eguna azaroaren 30a izango da, goizeko 9:00ak.

- Azaroaren 30an zozketatuko dira bi sarrerak eta irabazlearen izena publikatuko dugu webgune honetan eta baita twitterreko gunean ere.

- Saria ezin izango da negoziatu. Hau da, saria ez da beste sari batengatik trukatuko, ezta dirutan duen baloreagatik, ezta adierazten ez den beste ondasun edo zerbitzu bategatik.

- Sarrerak Arteman Komunikazioak Aretxabaletan dituen bulegoetan jaso beharko dira, abenduaren 15a baino lehen.