2017-08-22T15:01:48+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Otsailaren 5ean Brokante Teknologikoaren bigarren edizioa egingo da

2015/01/20

Brokante Teknologikoan negozio berriak martxan jartzeko behar diren osagarriak dituzten enpresen eta erakundeen arteko hitzarmenak bultzatuko dira. Garaia Berrikuntza Gunean egingo da, otsailaren 5ean, goizeko 9etatik aurrera eta egun erdiko jardunaldia izango da.
Otsailaren 5ean Brokante Teknologikoaren bigarren edizioa egingo da

Ekimenaren jatorrian egiaztapen hau dago: ez dago baliabide ekonomikorik, enpresa estrategiarekin bat datorrenik ez dago behintzat, komertzializatzeko kanalik ez dago…, gure enpresa eta teknologia zentroetan hainbat proiektu etenda daude egun, eta horiek gauzatu ez diren negozio aukeren stock-a osatzen dute. MONDRAGONen BACek uste du lozorrotutako aukeren meta horri bigarren aukera bat eman behar zaiela.

Laburbilduta, Brokante Teknologikoaren bigarren edizioa topagunea izango da, negozio berriak plazaratu ahal izateko eta osagarriak dituzten enpresen eta erakundeen arteko hitzarmenak bultzatuko dira. Ondorioz Brokante Teknologikoaren 2. edizioko parte hartzaileen profila hauxe izango da: aktiboen hornitzaile potentziala izatea edota bazkide potentziala enpresa ekimenak abiarazteko.

Aipatu bezala, Brokante Teknologikoaren 2. edizioa 2015eko otsailaren 5ean garatuko da goizeko 9:00etatik aurrera  eta egun erdiko iraupena izango du. Ekitaldiari luntx batekin emango zaio amaiera,  parte hartzaileen arteko harremanak errazteko asmoz.

Elkarlanaren bitartez enpresa proiektu berriak sustatzeko interesa duten pertsona guztientzat dago zabalik. Parte hartzeko izena eman behar da, telefonoz (943082215)  edo e-postaz (mondragon-cp@mondragoncorporation.com).


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak