2017-12-14T05:34:45+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Osartenek eta Eroskik Innobasque erakundearen Gogasun zigilua eskuratu dute

2015/07/07

Osarten enpresak ‘Enpresa Plan Osasunagarriagatik’ jaso du zigilua eta Eroskik ‘Hazteko Energia´ izeneko proiektuagatik eskuratu du. Gogasun mugimendu sozio-ekonomikoa da, bizitza osasungarria sustatzen duena hiru ardatzetan oinarrituz: elikadura, aktibitate fisikoa eta osasun emozionala.
Osartenek eta Eroskik Innobasque erakundearen Gogasun zigilua eskuratu dute

Gogasun zigiluak aitortzen dituen aktibitateak dira orokorrean erakundeetan ez direnak sustatzen eta erakundeen arduratetik haratago doazenak. Era sistematikoan egiten diren programak dira eta osasuna sustatzen dute era integralean.

Sello Gosasun Innovasque

Osartenek bere “Enpresa Plan Osasungarria” abian jartzeagatik jaso du onarpena. Plan honen helburua da langileen osasuna gestionatzea eta ebaluatzea era integratuan enpresaren estrategiaren barne, eta hori erreminta baten bitartez egiten dute.

Sello Gosasun Innovasque

Era berean, Eroski Fundazioak zigilua jaso du bere “Hazteko Energia” izeneko proiektuagatik. Helburua da elikadura osasungarria sustatzea era dibertigarri batean. Lehen hezkuntzako neska mutikoen artean kirol ohitura honak bultzatu nahi ditu Eroski programaren bitartez.

Sello Gosasun Innovasque

Gainera, beste bost erakundek ere jaso dute aitortza (Bilboko portuko autoritateak, Ermuko Udalak, Irungo Udalak, Bridgestone Hispaniak eta Bilboko Guggenheimek) lan arloan, udal arloan eta hezkuntzan proiektuak abian jartzeagatik.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak