Irakurriena
- 1. Gipuzkoako Bazkundeak saria eman dio MLAKoop kooperatibari
- 2. Arkaitz Etxezarreta, Errekako zuzendari nagusi berria
- 3. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 4. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 5. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 6. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 7. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 8. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 9. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 10. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
Osartenek “Laneko osasunaren kudeaketa eraldatzen” jardunaldia antolatu du
Osarten, prebentzio-zerbitzu mankomunatuak antolatu du jardunaldia. Denbora asko daramate Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren alde egiten, gure erakundeentzako balioa dela uste baita. Helburua da “Langile osasuntsuak enpresa osasuntsuetan” eta helburu hori jarraituta, azken urteetan, Laneko Segurtasuna eta Osasuna funtsezko elementutzat hartu dira pertsonen garapenerako, haien segurtasuna, osasuna eta ongizatea etengabe hobetuta.
Jardunaldi honetan partekatuko dira bai Osartenen ikuspegia bai bide hori egiteko inspirazio iturri izan daitezkeen enpresa batzuen esperientziak. Denok kezkatzen gaituen zeharkako beste gai bat ere landuko da: motibazioa. Izan ere, planteatzen den erronka berria lortzeko, hau da, laneko osasunaren kudeaketa eraldatzea lortzeko beharrezkoa da motibazioa.
Hauxe da egitaraua:
- 9:30 Jardunaldiaren hasiera: Zigor Ezpeleta, MONDRAGONeko Kudeaketa Sozialeko zuzendaria eta Osarteneko lehendakaria.
- 9:45 Osarteneko PZMaren estrategia 2017-2020 aldirako: Jose Luis Lafuente, Osarteneko zuzendari orokorra.
- 10:15 Prebentzioko Taldea Zuzendaritzaren lidergoaren eragile gisa: Felix Sanz, Vodafone Españako Health, Safety and Wellbeing Manager
- 11:15 Atsedenaldia - kafea
- 11:45 Enpresa osasuntsuaren kudeaketa integratua Orklin: Joaquín Garcia, Orkliko Kudeaketa Sistemen arduraduna.
- 12:20 Segurtasunaren eta Osasunaren Kudeaketa nazioarteratze prozesuetan Gamesa Innovation &Technology enpresan: Javier Guiral, Gamesako Corporate Environment, Health & Safety Manager.
- 12:55 Prebentzioaren kultura eraldaketarako tresna gisa: Ana Isabel Vega, Osarteneko Sistema eta Zerbitzu Orokorren zuzendaria / Martin Silva, Osarteneko Prebentzioaren Kulturako Aholkularia.
- 13:30 Bazkaria
- 15:00 Ezin da amore eman: Emilio Duro, Enpresetako aholkularia eta prestatzailea
- 17:00 Jardunaldiaren bukaera: Jose Luis Lafuente, Osarteneko zuzendari orokorra.
Bertan parte hartzeko interesa duten pertsonek datorren urriaren 14a baino lehen eman beharko dute izena, honako helbidera mezua bidaliz: ylizarralde@osarten.com