2017-12-17T12:49:40+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Osarten eta Kaikuk bat egin dute kolesterola murrizteko

2017/05/15

Osartenek bere kooperatiba elkartuen aurrean aurkeztu du kolesterola murritzeko proiektua. Helburua, MONDRAGON korporazioko langileengana iristea da.
Osarten eta Kaikuk bat egin dute kolesterola murrizteko

Euskadi eta Nafarroako enpresa desberdinetako 176 lagunek euren kolesterol maila murriztu dute ‘Kaiku Benecol-aren 21eko Plana’ri esker.  Proiektu honen emaitzak ezagutu, eta bere egoitza nagusian esperientzia pilotua gauzatu ondoren, Osartenek ekimen hau bultzatzea erabaki du bere kooperatiba elkartuen artean, eta horrela MONDRAGON korporazioko langileengana iristeko.  Horretarako jardunaldi bat antolatu du gaur honako parte hartzaile hauekin:  CUNeko Isabel Coma kardiologoa, Osarteneko Arantxa Arriola osagilea, Ulmako Iñaki Igarzabal medikua, eta Marisa Seco, Osarteneko laborategiko zuzendaria, eta hauek izan dira, hain zuzen ere, ekimen hau abian jartzearekin interesaturik dauden beste enpresei emaitza hauek aurkeztu dizkietenak.

Osarten acuerdo con Kaiku

Hitzarmena sinatu dute: Jose Luis Lafuente, Osarteneko zuzendari nagusiak eta Johana Ruiz-Olabuenaga, Kaikuko Marketing zuzendariak.

Proiektu hau  Kaiku Benecol-ek jarri zuen abian duela bi urte bertako enpresetako langileen artean,  egokiena den (>200) mugetatik gorako kolesterol maila zeukatenei murrizten laguntzeko. Proiektu hau Euskadi eta Nafarroako enpresetako langileen kolesterol maila murriztera bideraturik dago.  Ikerketa honetan parte hartu duten pertsonek 200 eta 280 arteko kolesterol maila izan behar zuten, hau da I. erako hiperkolesterolemia deritzona. Hauetako bakoitzari azterketa bat egin zaio hasieran eta ondoren, bizitza osasungarrirako zenbat aholkurekin batera, landare-estanol 2 gramo esteresdun (Kaiku benecol) potetxoa eman zitzaion egunero 21 egunetan zehar. 21 egunak iragan ondoren, bigarren azterketa bat egin zitzaien.

%100 arrakasta

Orain arte lortu diren emaitzak oso baikorrak izan dira: langileen %110ak murriztu du bere kolesterol maila, bataz besteko %11n. Aztertutako laginean, kolesterol maila altua eta inolako tratamendurik hartu ez duten bataz besteko 45 urteko 176 boluntariok hartu dute parte.

Haietako %96,9ak bazekien kolesterol maila altua zuena; hauetako %6,2a baino ez dute hipertentsioa eta  %28,7ak dauka gaixotasun kardiobaskularra aurrekari familiarra. %63,4ak gehiegizko pisua edo obesitate arazoak dauzka eta  %36,6ak  25 kg/m2tik beherako gorputz-masaren indizea dauka.

24,4koa da bataz besteko murrizketa absolutua. Kolesterol osoaren murrizketa absolutua zertxobait handiagoa da gizonezkoengan emakumezkoengan baino eta baita hiperkolesterolemia basal “neurrikoa” daukatenengan hiperkolesterolemia “txikia” duten parte-hartzaileengan baino.

Osarten

MONDRAGON Korporazioko prebentzio elkartuko zerbitzua da Osarten Kooperatiba Elkartea, eta honen xedea, elkarturik dauden 100 enpresetako 20.000 langileen osasuna eta segurtasuna sustatzea da horretarako behar dituen baliabideen kudeaketa elkartuaren eta osasun orokorrarekin zerikusia daukaten zeregin osagarrien bitartez. 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak