2017-12-16T04:35:28+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

ORONAk 569,1 milioi euroko negozio-zifrarekin itxi du 2012, eta Brasilgo AMG Elevadores taldea erosi du, nazioartekotzeko duen asmo irmoaren erakusgarri

2013/04/22

2012ko ekitaldian, ORONAk 83,4 milioi euroko irabaziak izan ditu, eta 569,1 milioi euroko negozio-zifra lortu du, iaz baino % 2,3 gehiago. Ekitaldiko itxiera-datuekin batera, Brasilgo AMG Elevadores taldearen erosketaren berri eman da. Talde hori igogailuen sektoreko Brasilgo 4. enpresa-taldea da, eta, horrenbestez, hura erostearekin urrats garrantzitsua egin du Oronak nazioartekotzeko helburuari dagokionez, hori baitzen xede estrategikoetako bat.
ORONAk 569,1 milioi euroko negozio-zifrarekin itxi du 2012, eta Brasilgo AMG Elevadores taldea erosi du, nazioartekotzeko duen asmo irmoaren erakusgarri

ORONAk gaur aurkeztu ditu 2012ko ekitaldiko emaitzak Batzar Orokorrean, eta balantzea positiboa izan da. 2012an, 83,4 milioi euroko irabaziak izan zituen, eta 569,1 milioi euroko salmentak, iaz baino % 2,3 gehiago.

Krisi-garaian egon arren, ORONAk berrikuntzaren eta zabalkuntzaren alde egiten jarraitzen du helburu estrategiko gisa. Enpresaren nazioartekotzearen eta dibertsifikatze geografikoaren adibidetzat har daiteke AMG Elevadores enpresa-taldea erostea, igogailuen sektoreko Brasilgo 4. taldea, hain zuzen. ORONAk Europatik kanpo erosten duen lehendabiziko enpresa da. AMG Elevadores taldea erosita, datozen urteetan Brasilen 100 milioi euroko negozio-zifra lortzea espero du Oronak, eta munduko lehen hamarren artean kokatzea.

Orona_Asamblea 2013

Ostiralean egin zuen Oronak Donostiako Kursaal jauregian urteroko Batzar Orokorra.

Ekitaldi horretan, era berean, ORONAk erreferentziako 3 enpresa erosi ditu, bi Frantzian eta bat Norvegian, eta, hala, sendotu egin du sektorean duen lidergoa, eta hobetu, nazioarteko merkatuan duen presentzia.

ORONAk 60 milioi euro, eta salmenten % 2 inguru, inbertitu zituen iaz berrikuntzan. Horrenbestez, Europako Ikerkuntza eta Garapenean baliabide gehien jartzen duen enpresetako bat da. Gainera, urtez urte sendotu egiten du lanpostu jasangarriak sortzeko hartu zuen konpromisoa, eta 4.090 profesionalekin itxi zuen ekitaldia; orain 4.500 dira, AMG taldeko langileak kontuan hartuta. Talentuaren alde egiten duen apustuaren erakusgarri, prestakuntza handiko 500 lanpostu sortu dira Orona IDeO-innovation city berrikuntza-proiektuaren inguruan. Aurreikuspenen arabera, proiektua 2014aren hasieran inauguratuko da, ORONAren 50. urteurrenarekin bat etorriz.

Javier Mutuberriaren adierazpenak

Espainiako estatuan krisiak gogor astintzen jarraitzen du, eta, bereziki, gure sektorean. Alabaina, 2012ko ekitaldia oso emaitza positiboekin amaitzea lortu du ORONAk”, dio Javier Mutuberria ORONAko zuzendari nagusiak. “…berrikuntza, nazioartekotzea, esportazioa eta zerbitzua izan dira ORONAren arrakastaren giltzarriak. Eta etorkizunari begira, apaltasunez eta denon lana baliatuz, aurrera egin nahi dugu berrikuntza gehiagorekin, mestizaje gehiagorekin, konplexutasun handiagoarekin, arrisku gehiagorekin eta neurri handiagoarekin, desafioz eta ilusioz beteriko testuinguru honetan. Aspalditik gabiltza gure presentzia nazioartean sendotu nahian, arriskuak hartuz batzuetan eta gure ahalegina bikoiztuz arazoak gainditzeko, horixe baita alde batera utzi ezin dugun aukera, testuinguru nazionalean ditugun zailtasunak arinduko baditugu.

Berrikuntzaren alde egiten dugun apustu sendoa dela eta, igogailuen sektoreko I+Gan gehien inbertitzen duen enpresetako bat gara, guren negozio-zifraren % 2 horretara bideratu baitugu. Berrikuntza sendotzeko ahalegin horretan kokatu behar da Orona IDeO-innovation city proiektua. Berrikuntza-ekosistema hori erreferente izango da Europan, eta enpresa-, irakaskuntza- eta ikerkuntza-jarduerak batuko ditu.”

Pertsonak dira ORONAren altxorrik handiena. Erakundearen garapenean erabat inplikatuko diren profesionalak biltzea da ORONAren helburua. “Talde gazte eta dinamiko baten alde egiten dugu, eta enplegu egonkorra eta prestakuntza handikoa sortzeko dugun konpromisoa sendotzen dugu urtez urte. Etorkizun hobea izaten lagundu nahi dugu, eta, horretarako, dagoeneko baditugu 4.500 langile, Brasilgo 417 langile berriak barnean hartuta", dio Javier Mutuberriak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak