Irakurriena
- 1. “Gizarte hobe bat sortzea, hori da gure utopia eta, gure inperfekzio guztiekin, utopia hori lurreratzen saiatzen gara”
- 2. Espainiako Bankuko gobernadoreak MONDRAGON bisitatu du
- 3. Errekak Darwin Biomed startuparekin bat egin du, Health linea bultzatzeko helburuarekin
- 4. Ingeniaritza eta Zerbitzuen Dibisioa Advanced Factories-en egongo da
- 5. Arizmendi ikastola, 20 urte
- 6. Parte-hartze handia LagunAro BGAEren 2024ko ohiko batzarrean
- 7. LKS Next Estatuko lehen 100 teknologikoen artean, 2023ko fakturazioaren arabera
- 8. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 9. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 10. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
Jose Maria Belegain, Oronako bazkidea: "Landatutako hazia loratzen ikusten ari gara"
Nola gogoratzen dituzu Oronan bizi izan dituzun urte horiek guztiak?
Gaur egun bezero asko ditugu, mundu osoan, eta ondo posizionatuta gaude. Baina, haserako urteetan egoera oso bestelakoa zen. Krisi une gogorrak ere bizi izan ditugu baina kooperatibak jakin izan du une gogorrenetan ere aurrera egiten, eta zorionez azken urteotako krisiak ez digu horrenbesteko kalterik egin, nahiz eta egokitzapenak egin behar izan ditugun.
Zer uste duzu eskainiko diola etorkizunean Orona IDeOk zuen kooperatibari?
Gure arloan konpetentzia handia dago, mundu mailako enpresak dira gehienak; ThyssenKrupp, Otis…denak dira oso handiak, eta haiei aurre egiteko gure teknologia eta produktua egokitu behar ditugu. Gure konpetentziak ateratzen duena, bezeroak eskatzen duena… guk hori guztia egin behar dugu, eta horretarako teknologia garatu behar dugu. Proiektua oso gustuko dut, batez ere; enpresa arloa, unibertsitatea eta ikerketa sustatzen dituelako eta ezagutza eta berrikuntza horrek gure produktua hobetuko duelako. Guk garai batean landatutako hazia loratzen ikusten ari gara, eta hori oso pozgarria da.
Zein ekarpen egingo dio proiektu berriak kooperatibaren kolektibo osoari eta bereziki bazkideoi?
Bazkideontzat segurtasuna ekarriko du, bide onetik goazen seinalerik handiena da proiektu hau. Bizirik dagoen enpresa gara, irabaziak berrikuntza arloan inbertitzen dituena eta eskualdeari sekulako aberastasuna eskaintzen diona. Gainera, atzerrira gure produktua saltzera doazen lankideek ere, askoz argudio gehiago eta hobeak izango dituzte produktua saltzeko, oinarrian berrikuntza, ezagutza eta enpresa uztartzen dituen proiektu bat ordezkatzen dutelako.
Gaur egungo egoera ona ulertzeko gakoak zeintzuk izan dira zuretzat?
Batetik proiektua eta produktuaren definizio egokia, eta era berean zuzendaritzaren lidergo bikaina. Luzera begira proiektua eta produktuak definitu zituzten, eta zuzendaritzak epe luzeko apustu sendoa egin zituen. Era berean, lidergoa ere oso garrantzitsua izan da.