2017-12-16T21:49:31+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Orona IDeO – Innovation city

2011/04/05

Berrikuntzara bideratutako proiektu batek berritzailea behar du izan. Orona IDeO – innovation city Berrikuntza Ekosistema hainbat jarduera sinergiko bateratzeko espazioa da, eta eraikinen iraunkortasunari eta energia-kudeaketari dagokienez, aitzindariak diren teknologiak aplikatuko diren laborategia. Proiektuaren helburua da berrikuntzako eta iraunkortasuneko erreferentzia izatea, bai bertan garatutako jarduerei dagokienez, eta bai Teknologia Parkearen osotasunaren hiri-diseinuari, arkitekturari eta paisaiaren ingurumen-balioari dagokienez.
Orona IDeO – Innovation city

Ideiak eta lurraldea

Bai Donostia eta bai bere metropoli-eremua dinamismo handia erakusten ari dira jarduera berritzaileen, talentuaren eta hainbat motatako ezagutza-sareen gaian. Zentzu horretan, teknologia-, hezkuntza- eta berrikuntza-sare horretako eragile nagusi bihurtzeko aukera du ORONAK, eta, horri esker, orain arte parekorik izan ez duen presentzia izango du Mondragon Taldeak Donostialdean. Aukeratutako lekua Hernaniko Galarreta da, minutu gutxira dagoen Donostiako Teknologia Parkearen zabaltze-eremua. Parkearen zabaltze-eremuaren 15 hektareetan 1.000 lanpostu sortzea aurrez ikusten da. Orona IDeO – innovation city sistemak hartuko du jarduera horren zatirik handiena, sustatuko diren 40.000 m2 horietan.

Eragileen arteko sinegia

Orona IDeO – innovation city leku fisikoan, ORONAren berrikuntza-jardueretako parte-hartzaile nagusiek era sinergikoan funtzionatuko dute. ORONAren jarduera teknologikoaren bultzada nagusia Orona eic, Mondragon Unibertsitatea eta Ikerlan-IK4ri lotuta dago. Eta horiek guztiak kokaleku berrian, Teknologia Parkearen zabaltze-eremuan jardungo duten balio erantsi handiko enpresek lagunduta egongo dira.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak