2017-10-23T15:13:29+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Orona eta Fagor Automation ETB2ko '60 minutos' saioan

2013/06/27

Juan Carlos Etxeberria kazetariak aurkeztu eta zuzentzen duen '60 minutos' izeneko telebista saioak tarte berezia eskaini zien atzokoan MONDRAGON Korporazioko Orona eta Fagor Automation kooperatibei. Berrikuntza eta nazioarteratzea izan zituen hizpide telebista saioak, eta Oronako zein Fagor Automationeko ordezkariek bi enpresok azken urteotan eginiko apustu sendoaren gainean hitz egin zuten.
Orona eta Fagor Automation ETB2ko '60 minutos' saioan

Orona Ideo Innovation Cityren aurkezpen egunean.

'60 minutos' saioak labur baina txukun erakutsi zuen Oronaren gaur egungo egoera, eta azken urteotan enpresak berrikuntza arloan eginiko ahalegina azpimarratu zuten. 'Europan ikerketa eta berrikuntzari beste inork baino gehiago eskaintzen dio Oronak' aipatu zuen behin baino gehiagotan telebista saioko aurkezleak. Hernaniko lantokian izan ziren lehenengo eta ondoren Galarretako (Hernani) Orona Ideo Innovation Cityra abiatu ziren, bertatik bertara ikusteko obrak. Dena ondo bidean, datorren urtean inauguratuko dute berrikuntza gune dotorea, non enpresako bulego orokorrak, enpresako formazio guneak, Ikerlanek eta MUk bat egingo duten.

Nazioarteratzea

Berrikuntzaz gain, saioan nazioarteratze prozesuak ere aztertu zituzten, eta eredu gisa Fagor Automation aipatu zuten. Hain zuzen ere, Fagor Automationeko Asiako zuzendariari elkarrizketa egin zioten. Jesus Amezagak urte asko daramatza Pekinen eta bertako instalazioak erakutsi zituzten.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak