2017-10-21T08:37:34+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Orklik IESEren Bikaintasun Industrial saria irabazi du

2013/12/12

MONDRAGON Korporazioko Orkli kooperatibak IESE negozio eskolak banatzen duen Bikaintasun Industrial saria jaso zuen atzo, eguaztena. IESEk Celsa katedraren bitartez ematen du saria.
Orklik IESEren Bikaintasun Industrial saria irabazi du

IESE negozio eskolak Celsa katedraren bidez ematen du Bikaintasun Industrial saria. Aurtengo finalistak izan dira CPE eta Bellota Agrisolutions, batetik, eta Ormazabal y Cía, bestetik. Saria Celsa Taldeko presidenteak, Francesc Rubiraltak, eta IESEko zuzendari orokorrak, Jordi Canals-ek, eman zioten Orkliko presidenteari, Jose Luis Perezi. Sariaren helburua da lehiakortasunean kontribuzioa egiten duten Espainiako enpresak nabarmentzea, eta bost urteko ibilbidea du.

Orklik Ordizian du egoitza nagusia. Berogailurako, ur bero sanitariorako, ur-beroketarako eta etxetresnetarako osagarriak egin eta saltzen ditu. 1974an sortu zen eta gaur egun 500 langile ditu Ordizian, eta beste 300 Brasilen eta Txinan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak