2017-08-22T22:43:19+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Orkli Milango Mostra Convegno Expoconfort azokan egon da

2016/03/23

Martxoaren 15etik 18ra bitartean burutu da eta Orklik azken berrikuntzak erakutsi ditu. Nabarmentzekoak izan dira erregailu eta eguzki-sistema gama berritzaileak.
Orkli Milango Mostra Convegno Expoconfort azokan egon da

MCE Mostra Convegno Expocomfort, bi urtez behingo nazioarteko azoka honetan berokuntza, aire egokitu, hozte-sistema, osagai, balbula, osasun-teknologia, komunen mundua, uraren tratamendua, tresnak eta erremintak, energia berriztagarriak eta zerbitzuak  aurki daitezke.

Bertan, produktu berritzaileen, osagaien eta horiek eraikuntzako industrian duten aplikazioaren ikuspegi orokor bat eskaintzen da. Horrez gain, baita energia-eraginkortasunerako teknologietarako azken joerak ere. Mostra Convegno Expocomfortek aldi berean biltzen ditu nazioarte mailako eskaintza eta eskaria.

Orkli, MONDRAGON Taldeko enpresak, konfort sektorean dituen berrikuntza nagusienak aurkeztu zituen. Horien artean, nabarmentzekoak dira erregailu eta eguzki-sistema gama berritzaileak.

Produktuen gama berri honekin, Orklik bere estatusa finkatu du eta ur beroketa sektorean maila globaleko erreferentziazko enpresa bihurtu da. Horretarako, mundu mailan, produktu gama integrala eskainiz.

Orkliri buruz

1982. urtean Ordizian (Gipuzkoa) sortu zen. Gaur egun 900 langiletik gora ditu eta urtean 150 milioi euroko fakturazioa gainditzen du. Bere aktibitate nagusia hiru negozio unitatetan egituratuta dago: Segurtasun Termoelektrikoa, Berokuntza eta Ur Beroketa.

Orkli, izaera sozial nabarmena duen enpresa moduan gailentzen da. Errentagarritasuna bezeroaren, langilearen eta gizartearen alde lan eginez lortu nahi du. 30 urte baino gehiagoko ibilbide profesional baten ondoren, gaur egun, esparru globaleko eta nazioarteko mailan lehiakorra den enpresa da. Produzitzen duen % 80 esportatzen du eta fabrikazio plantak ditu Espainian, Txinan eta Brasilen.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak