2017-08-16T17:28:34+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

ORKLI: 2013ko fabrikarik onena Espainian

2013/12/20

Europako “Industrial Excellence Award 2013” sarirako lau finalistetakoa izan zen, eta azkenean saria BMWren Leipzigeko lantegira joan zen. IESA Business School zentroak, CELSA Competitiveness in Manufacturing Katedraren bitartez, 2013ko Industria Bikaintasunaren Saria eman zion Orkli enpresari, joan den abenduaren 11n, Bartzelonan; aitortza hori IESEk antolatzen dituen Industrial Excellence Award europar sarien edizio estatala da, eta antolamenduan parte hartzen dute baita ere Frantziako INSEAD, Herbehereetako RSM eta Alemaniako WHU eskolek.
ORKLI: 2013ko fabrikarik onena Espainian

"Jose Luis Perez, Orkliko presidentea (ezkerrekoa), eta Joaquin Garcia, Berrikuntza eta Sistemen Gestio zuzendaria, saria jasotzen""

Orklik Ordizian du egoitza (Gipuzkoa), berokuntza, ur bero sanitario, ur berokuntza eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen ditu, eta, horrenbestez, Espainiako 2013. urteko fabrikarik onenaren errekonozimendua lortu du. Industria Bikaintasunaren Sariak espainiar konpainia industrialen lana aintzatesten du, beren bikaintasun operatiboagatik eta kudeaketaren kalitateagatik herrialdearen lehiakortasun ekonomikoari laguntzen diotelako.

MONDRAGON Korporazioko industri kooperatiba delarik, Orklik azken urteotan osatu duen prozesuagatik jaso du saria, bikaintasun maila handietara iritsi delako, eta era berean espiritu ekintzailearen eta enpleguaren dinamizatzailearen eredua delako. Izan ere, 1974an gizarte ekintzailetzako ekimen moduan jaio zen enpresa hau, Goierri eskualdean (Gipuzkoa) enplegua sortzeko helburuarekin, gaur egun Ordiziako bere egoitza nagusian 500 pertsona enplegatzen dituen konpainia da, bertan baitago bere lantegi liderra, eta Brasilgo eta Txinako lantegietan ere 300 pertsonak baino gehiagok egiten dute lan.

ORKLIren meritoak

EISEk gipuzkoar etxeari saria emateko nabarmendu dituen balio berezien artean daude erabakiak hartzeko malgutasuna eta bizkortasuna, eta bere produkzio prozesuen automatizazio goiztiarra (1986). Makineria berria erabiltzeko behar izan den prestakuntza prozesu bizia ere funtsezkoa izan da Orklik saria bereganatzeko dituen merezimenduen artean, baita automatizazio prozesua hurbileko hornitzaileekin batera egin izana ere; hain zuzen ere, partner horiengan konfiantza izaten jarraitzen du gaur egun ere, eta horren ondorio dira lortzen dituen emaitza bikainak.

Halaber, konpainiaren indarguneen artean nabarmendu dira bere bezeroen ‘no core’ prozesuen desintegrazioa eta xurgapena, know-howaren eta ahalmen teknologikoen bitartez, eta nazioartekotze maila, zeina produkzioaren %82an dagoen.

Europako Industrial Excellence Award 2013 saria emateko ekitaldia Leipzigen egin da (Alemania), eta Orkli lau finalisten artean zegoen. Azkenean Leipzigeko BMW lantegiak jaso zuen Europako Urteko Fabrikarik Onenaren saria.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak