Orbeak Sabino Arana saria eskuratu du

Saria ematerako orduan kooperatibak bere ibilbidean erakutsi duen gaitasuna goraipatu dute Fundazioko arduradunek.
Card image cap
2017/01/02

Pasa den abenduaren 29an entregatu ziren Sabino Arana Fundazioko sariak, Bilboko Arriaga antzokian. Bertan, Juan Mª Atutxak, Sabino Arana Fundazioko lehendakariak, eta Irune Zuluagak, erakundeko zuzendariak, aurkeztu zituzten 2016ko saridunak.

Saridunak izan dira: Pedro Luis Uriarte, Orbea, Egibide, Matxalen Ziarsolo, Tolosako Ekinbide Etxea eta “Guernica” margolana.

Bizkaiko Mallabia herrian dagoen Orbea, S. Coop enpresak, 175 urtetik gorako ibilbidea daukan enpresa kooperatiboak, saria jasoko du “negozioa berrantolatzeko gaitasuna izan ostean, lasterketako eta mendiko bizikletak fabrikatzen dituen nazioarteko erreferentea bihurtzeagatik”, aipatu dute.

Horrez gain, aipatu da “Orbea 65 herrialdetan baino gehiagotan dago eta enpresa arrakastatsuaren adibide gisa ikasten da unibertsitateetan. Orbea nagusi da estatuko merkatuan eta munduko hamar bizikleta-marka ospetsuenen artean dago; beraz, euskal industriaren bandera-ontzietako bat dugu nazioartean”.

Sabino Arana Fundazioko arduradunen esanetan, sariak “produktu asko garatzeko gaitasuna  aitortzen dio enpresari, bizikletez gain, kaskoak, hidratatzeko bizkar-zorroak, lanabesak eta txirrindularitzako arropa saltzen baititu, guztiak ere berrikuntzan eta enpresak berak sortu eta diseinatutako produktuetan oinarrituta”.

 

Bizikleten fabrikazioa