Orbeak parte hartu du Bike Expo Hungary azokan

Otsailak 28tik martxoaren 3ra bitartean burutu den Bike Expo Hungary azokan parte hartu du Orbeak. Urteroko zita da kooperatibarentzat eta aukera izan du bere bizikleta esanguratsuenak bertan erakusteko.
Card image cap
2013/03/20

Hungrian ospatzen den Bike Expo Hungary azoka urtero burutzen da eta bertan erakusten dira punta puntako tendentziak. Bizikleta sektoreko azken diseinuak erakusten dira bertan, eta mundu mailako marka esanguratsuenak biltzen dira.

Orbeak aukera aprobetxatu zuen bere modeloak erakusteko: errepiede bizikleta Orca, mendikoak Alma, umeen bizikletak Grow eta baita kaskoak.

Bizikleten fabrikazioa