Onda Vascako programa berezia Mondragon Unibertsitatetik

Gaur osteguna, Xabier Lapitz eta Onda Vascako bere ekipoa Arrasaten da, Mondragon Unibertsitateak eskaintzen duen aukera formatiboa eta ikerketa lerroak bertatik bertara ezagutzeko. Goizean zehar elkarrizketa ugari egiten ari dira, besteak beste, Iosu Zabala errektoreari.
Card image cap
2013/06/06
Iosu Zabalarekin estreinatu dute gaur goizean Mondragon Unibertsitateari buruzko programa berezia, Onda Vasca Irratian.
Onda vasca-MU2
Jarraian beste gonbidatu batzuk ere izan dituzte. Esate baterako,
Jon Altuna, errektoreordeak azken urte hauetan Mondragon Unibertsitateak izan dituen aldaketa nabarmenenak errepasatu ditu. Era berean, unibertsitateak izan duen bilakaeraren datuak eman ditu, graduko eskaintzak zein momentuko emaitza positiboak goraipatuz. Onda vasca-MU

Ondoren, Oronako ordezkaria den Antonio Pérez, MIKeko David Sánchez, eta Nerea Alzola izan dira hizlari. Ikerketak unibertsitatean duen garrantzia nabarmendu dute.

Ikasleak-onda vasca

Eta horretaz gain, ikasleek ere izan dute beraien esperientziaz hitz egiteko Onda Vascako irratsaioan: Iker Pedrosa (Goi Eskola Politeknikoa), Irantxu Goienetxea (Enpresagintza) eta Arkaitz Larruzkueta (HUHEZI).

Irakaskuntza unibertsitate zentroa