2017-10-19T03:54:13+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

On Jose Maria Arizmendiarrietari buruzko erakusketa ireki da Arrasaten

2015/04/13

San Juan Batailatzailearen parrokian dago erakusketa eta datorren maiatzaren 11a bitartean bisitatu daiteke, astelehenetik ostiralera ordutegi honetan: 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 18:00etara.
On Jose Maria Arizmendiarrietari buruzko erakusketa ireki da Arrasaten

On Jose María Arizmendiarrietaren jaiotzaren urteurrenaren baitan (1915-2015), atzo, apirilak 12, Arrasateko San Juan Batailatzailearen parrokian haren bizitza eta lana jasotzen dituen erakusketa inauguratu zen, Horacio Argarate parrokoak goizeko 11etan emandako mezaren ondoren.

Erakusketa, panel handi batek eta ikus-entzunezko batek osatzen dute eta Arizmendiarrietaren izaera humanoa zabaltzea da helburua.
Arizmendiarrieta kanonizatzeko batzordeak bultzatutako ekimena da honako hau. Batzorde hau, 2005ean sortu zen, kooperatiben fundatzaile batzuen eskutik eta Arizmendiarrietaren kanonizazio prozesua kudeatzen du, Donostiako elizbarrutiaren laguntzarekin.

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak