2017-10-19T03:57:51+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Omenaldia Arizmendiarrietaren gertuko kolaboratzaileei

2015/12/01

On Jose Maria Arizmendiarrietaren bizitzan garrantzia eta presentzia berezia izan duten 10 pertsona omendu ditu Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak Arrasaten.
Omenaldia Arizmendiarrietaren gertuko kolaboratzaileei

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak On Jose Mariaren gertukoak omendu zituen atzo. Ekitaldia lau zatitan bereizi zen: Lehenegoan, LKSk ekoiztutako “José María Arizmendiarrieta. Un hombre, un pueblo, una experiencia” liburua aurkeztu zuten Fermin Garmendia eta Manolo Gonzalez egileek. Javier Retegik gidatuko solasaldian, liburuaren nondik norakoak azalarazi zituzten egileek. Liburuak esperientzia kooperatiboaren sortzaile izan zenaren bizitzaren eta lanaren bestelako ikuspegia eskaintzen digu. Horrela, liburuak bere lanari balio ematen dio, ezagutu zuten pertsonei egindako elkarrizketen bidez, eta bere lana aztertu dutenen testigantzekin.

Bigarren atalean, #MUArizmendiarrieta bideo lehiaketaren sari banaketa egin zen. Bertan, Mondragon Unibertsitateko ikasleek kontatu behar zuten, 30 segundutan eta modu ikusgarrian, On Jose Maria nola ikusten duten. Irabazlea Maite de Jesus izan da, Lidergo Ekintzailea eta Berrikuntzako ikaslea.

Omenduen zerrenda oparoa

Ekitaldiaren momenturik hunkigarrienak Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak On Jose Mariaren gertukoak omendu zituenean gertatu ziren.

  • Eulogi Lasaga: Arizmendiarrieta zaintzen jardun zuenak, Jesus Mari Arizmendiarrietaren eskutik jaso zuen oroigarria familiaren izenean.
  • Mari Lourdes Azkoaga: eta bere senarra zen Pepe Ruiz Torre On Jose Mariaren lagun minak ziren. Miguel Angel Laspiurrek, Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteko lehendakariak, eman zion oroigarria.
  • Román Balanzategi: Fagor Taldeko eta Lagun-Aroko Lehendakaria Joxean Alustizak eman zion oroigarria Lagun-Aroko presidente izan zen “On Romani”, bere lanaren eskertza gisa.
  • Juan Leibar: Mondragon Goi Eskola Politeknikoan idazkari izan zenari Maria Ubarretxena Arrasateko alkateak  eman zion oroigarria.
  • Jabier Retegi: bere lanaren eskertuan, bereziki hezkuntza komunitatearen izenan, Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorearen eskutik jaso zuen oroigarria.
  • Jabier Ortubai: Elena Zarraga LKSko lehendakariak eman zion ULGOR-eko sortzaileetako bat izan zenari.
  • Luis Usatorre: ULGOR-eko fundatzaileetako bat izan zen. Laboral Kutxako zein Kanonizaziorako sortutako Komisio Postulatzaileko Lehendakariak Txomin Garciak eman zion oroigarria Pureza Aranzabal bere alargunari.
  • Jesus Larrañaga: Javier Sotil MONDRAGONeko lehendakariaren eskutik jaso zuen oroigarria ULGOR-eko zuzendari izan zenaren alaba Amaiak.
  • Alfonso Gorroñogoitia ULGOR-eko lehendakari izan zenari Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Politika Sozialetarako sailburuak eman zion.
  • Jose Maria Ormaetxea: exekutibo eraginkor eta langile amorratu gisa aurkeztu zutenak Markel Olano Gipuzkoa Foru Aldundiko Diputatu Nagusiaren bidez jaso zuen oroigarria. Ormaetxeak, ondoren, hitz batzuk eskaini zituen.

Aipatzekoa da, omendutako guztiei eskerrak emanez hitz ederrak izan zituela Jose Ramon Elortzak Arizmendiarrietaren Lagunak Elkartearen izenean. Ekitaldiari amaiera emateko Javier Sotil MONDRAGONeko lehendakariak, Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Politika Sozialetarako sailburuak eta Markel Olano Gipuzkoa Foru Aldundiko Diputatu Nagusiak hartu zuten hitza, On Jose Maria Arizmendiarrietaren hain gertukoak izan ziren hamar pertsona hauek gizarteari eginiko ekarpena eskertzeko.

 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak