Oinarri-Laboral Kutxa Express: finantzaketa modu berria enpresa txiki eta autonomoen eskura

Laboral Kutxaren sistema esklusiboarekin 2 egunetara murriztuko da oinarriren abala duten eragiketak sinatzeko epea. Euskal Autonomia Erkidegoko 170.000 autonomo eta 45.000 enpresa baino gehiago izan daitezke hitzarmenaren onuradun.
Card image cap
2016/04/05

 

Badira hilabete itxaron ezin duten betebeharrak. Elkarrekiko
berme-baltzuen abala duten maileguak batez beste 21 eguneko epean sinatu ohi dira. Epea luzeegia da eta, gainera, autonomoak eta enpresak ez daude ohituta horrelako izapideak egitera. Horregatik,Laboral Kutxa eta Oinarri SGR -k konponbidea adostu dute, abalatutako kreditua bi egunetan iritsi dadin enpresetara leihatila bakarreko sistemaren bidez.
Emate-eredu berritzailea Laboral Kutxak bakarrik eskaintzen du: OINARRI – LABORAL Kutxa EXPRESS du izena.
Enpresa txikien eta autonomoen finantzaketa ezinbestekoa da ekonomia dinamizatzeko.
Segmentu horiek zailtasunak izaten dituzte finantzaketa lortzeko, ez ohi dute langile espezializaturik finantza-erakundeekin negoziatzeko eta, sarritan, bermeak izateko aukera gutxiago dute. Ondorioz, elkarrekiko berme-baltzu batek, Oinarrik, haien finantzaketa eragiketetan parte hartzea oso garrantzitsua izan daiteke beharrezko kreditua lortzeko.
Baina horrelako eragiketak hiru alderen artean izapidetzea zaila izaten da: lehenengo, bezeroa bere finantza-erakundera joan behar da finantzaketa eskatzeko, gero, elkarrekiko bermebaltzura
jo behar du eta, azkenik, abala eskuratu ondoren, berriro itzuli beharko da finantzaerakundera kreditua formalizatzeko. Prozesua geldoa eta korapilatsua da, hiru aste baino gehiago behar izaten dira paperak bete eta batekin eta bestearekin hitz egiteko.

 

Leihatila bakarra: LABORAL Kutxa
Amaitu dira bezeroaren joan-etorriak. Laboral Kutxako gestorearengana bakarrik joan beharko da, hura izango baitu nahitaezko solaskide bakarra.
Hitzarmena aurrera eramateko beharrezkoa da bi erakundeen parte-hartzea, eta biek ala biek bere egingo dute arriskua: Laboral Kutxak eragiketa bakoitzaren arriskuaren % 25 bereganatuko du. Kontuan izan behar da elkarrekiko berme-baltzuekin egin ohi diren eragiketetan finantza-erakundeek ez dutela inongo arriskurik onartzen.
Alderdi operatiboari dagokionez, eredu berriak datuak trukatzeko sistema jarriko du abian eta, horri esker, OINARRIk behar duen informazio guztia klik bakarrarekin transmitituko da, digitalizatuta.
OINARRIk berehala sartuko du dokumentazioa bere sistemetan eta atzerapenik gabe aztertuko du eragiketa. Egunerokoan, bezeroak ez du atzerapenik antzemango elkarrekiko berme-baltzuen abalik behar ez duten Laboral Kutxaren eragiketa estandarren aldean.
Bi erakundeek baldintza batzuk finkatu dituzte formula horren bidezko eragiketak egiteko: Euskal Autonomia Erkidegora mugatuko da, maileguak 150.000 eurorainokoak izango dira eta itzultzeko epeak gehienez 10 urtekoak. Aurreikusitako maileguen xedeei dagokienez, ez da baldintza esanguratsurik bete beharko; nolanahi ere, finantzaketa-modu horretatik kanpo geldituko dira birfinantzaketak eta higiezinen sustapenak.
Laboral Kutxak erreferente izan nahi du enpresa txiki eta ertainei, mikroenpresei eta autonomoei balio bereizgarria emateko orduan, eta ildo horretan kokatu du ekimen berria, izan ere, horrelako enpresek euskal industria-ehunaren gehiengoa osatzen baitute.
Horrenbestez, OINARRI – LABORAL Kutxa EXPRESS sistemarekin, Laboral Kutxak bakarrik eskaintzen duenarekin, entitateak eremu horretan aurrera eraman dituen beste ekimen garrantzitsu batzuk berretsi ditu, Europako Inbertsio Fondoarekin sinatutako EASI hitzarmena, esaterako. Mikroekintzailetasunari laguntzeko orain arteko Europako finantzaketa-lerro garrantzitsuena da, 75 milioi euro bideratu baititu 5.000 ekintzaile eta mikroenpresa baino gehiagori finantza-estaldura eskaintzera.

Banketxea