Legezko oharra

01. Sarrera

Honako dokumentu honek MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK Interneten eskaintzen duen WEB hau Erabiltzeko Baldintza Orokorrak ezartzen ditu.

WEB honetarako sarbidea baldintzatua dago, izan ere, edozein erabiltzailek klausula hauetan dauden termino, jakinarazpen, ohartarazpen eta gainerako legezko abisuak aurrez irakurri eta onartu behar ditu.

WEB honetan sartzea doanekoa da eta WEBa ikusteko ez dago aurrez izenik eman edo inon erregistratu beharrik.

Egon litezkeen beste webgune batzuetarako konexioak eta erabiltzaileak konexio horiei eman liezaiekeen erabilera, Erabiltzeko Baldintza Orokor hauen eta aipatutako webguneek eskatzen dituzten baldintza espezifiko posibleen mende daude.

Baimendutakoa ez den bestelako edozein erabilera berariaz debekatuta dago.

02. Web honen titularraren identitatea

Hona hemen WEB honen arduraduna identifikatzeko datuak:

MONDRAGON KOOP. ELKARTEA,  , IFZ- F20-350823 zenbakia duena, Pº José María Arizmendiarrieta helbidea duena, Kooperatiba Erregistroan 162 Zenbakiarekin inskribatua dagoena 8-02-1991, eta hemen inskribatua: "Euskadiko Kooperatiben Erregistroa, 2/91 zenbakia,  GUI-324 folioa, 324 idazpena".

03. Zerbitzu emailearen eskubide eta betebeharrak

1.- Zerbitzu hornitzaile gisan, MONDRAGON KOOP. ELKARTEA derrigortua dago WEB honek eskaintzen dituen zerbitzuak ematera, erabiltzailearekin izan litezkeen jakinarazpenen sekretua eraginkorki bermatzera eta baita plantea litezkeen balizko erreklamazioei erantzutera ere. WEB orrialde honek ez ditu bere bisitarien datu pertsonalak jasotzen ez biltegiratzen, erabiltzaileak bere borondatez eskaintzen dituenean izan ezik.

2.- MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK gaitasuna du, edozein unetan eta aurretiaz ohartarazi barik, WEBean, konfigurazioan nahiz aurkezpenean dagoen informazioan aldaketak edo eguneratzeak egiteko; eta hori alde batera utzirik, erabiltzaileak jakinaren gainean jartzen saiatuko da, egoerak hala egiteko aukera ematen duenean.

3.- Bai WEBerako sarbidea bai bertako informazioari eman dakiokeen erabilera hori egiten duenaren erantzukizun esklusiboaren pean egongo da. MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK ez du informazioa jaso eta erabiltzetik etor litezkeen ondorio, kalte edo okerren gaineko erantzukizunik izango, haren eskumenen erabilera hertsian jarraitu behar dituen legezko xedapenen aplikaziotik etor litezkeen jarduerak salbuetsiz.

MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK ez ditu bermatzen, zuzenean edo zeharka, informazioa edo eskainitako zerbitzuak, aplikagarri diren legeen bertutez eman beharreko bermeak edo sozietate honen eta erabiltzailearen arteko akordio batean esplizituki deskribatutako bermeak izan ezik.

MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK ez du, hala dagokionean, hirugarren pertsonek emandako edukia bermatzen, eta ez du bermatzen emandako informazioaren egiazkotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokitasuna edo komenigarritasuna, informazio horri erabiltzaileek edo beste edozein pertsonak eman diezaioketen xederako.

04. Erabiltzailearen eskubide eta betebeharrak

1.- Uneoro, WEB honetako zerbitzuen erabilera zilegia egin behar du, indarreko legeriari jarraituz, MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN  jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.

2.- Erabiltzaileak ez du egingo, MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK haren eskura jartzen dituen zerbitzuen bitartez, edukiei kalterik edo alteraziorik eragin diezaiekeen egintzarik, eta ez du WEBaren funtzionamendu ona oztopatuko, beti ere inolako arazo teknikorik eragin gabe, birus informatikorik eraman lezakeen elementurik transferitu gabe edo WEB hau erabat edo partzialki kaltetu, interferitu edo eragotzi gabe, eta beste erabiltzaile batzuen posta elektronikoa kontrolatu edo aldarazi gabe.

05. Webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduagatiko bermeen eta erantzukizunaren esklusioa

1.- MONDRAGO KOOP. ELKARTEAK ez du bermatzen Webgune honen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasuna eta jarraitutasuna.

Hala, Webgunearen eta bere zerbitzuen funtzionamenduaren eskuragarritasun edo jarraitutasun faltatik erator litekeen ezelako kalteengatiko edozein erantzukizunetatik kanpo geratzen da.

Edonola ere, MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK bere ahalegin onenak egingo ditu WEB honen eskuragarritasun jarraituari eusteko.

2.- MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK erabiltzaileen esku jartzen ditu datu pertsonalen pribatutasun sistemak, hirugarrenei bertara sartzea galarazteko. (MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN pribatutasun politika) MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK, erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta eskuragarritasuna bermatuko duten beharrezko segurtasun neurri tekniko eta antolamenduzko guztiak ezarri ditu.

Ildo horretan, aipatutako sozietatea datuon ezagutza gertatuz gero sor litezkeen kalteengatiko ardura guztietatik kanpo geratzen da.

3.- MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK gai honi buruz segurtasuna bermatzeko egokiak diren neurri guztiak ezarri dituen arren, ez du kontrolatzen ez bermatzen WEB orrialde honetako edukietan erabiltzailearen sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo haren sistema informatikoan biltegiratutako dokumentu elektroniko eta fitxategietan alterazioak eragin litzakeen birusik nahiz bestelako elementurik egongo ez denik.

MONDRAGON KOOP. ELKARTEA, edukietan birusik egotearen ondorioz sistema informatikoan, dokumentu elektronikoetan, fitxategietan eta abarretan izan litezkeen alterazio eta kalte-galerengatiko edozelako erantzukizunetik kanpo geratzen da.

4.- MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK ez du bermatzen WEBera sartzean edo edukian errorerik egongo ez denik. Hori dela eta, erabiltzaileak Atariak nabigazioan zehar sor liezaiokeen fidagarritasun, erabilgarritasun edo espektatiba faltsuei lotutako edozein erantzukizunetatik kanpo uzten du MONDRAGON KOOP. ELKARTEA.

06. Jabetza intelektuala

WEB honen eta bertan dauden elementuen gaineko jabetza intelektualaren eskubideak MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN titulartasuna dute, salbu-eta edukiez hornitzeko dagokion kontratua sinatua duen enpresetakoak, jabetza intelektual eta industrialaren nazio eta nazioarteko arauek babestuta daudenak. Erreprodukzio, banaketa, komunikazio publiko eta transformazio eskubideen erabilpen esklusiboa aipatutako konpainiari dagokio.

WEB honetan dauden MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN diseinu, irudi, mapa, grafiko, marka, errotulu, ikur bereizle edo logoak, frameak, bannerrak, softwarea eta iturri eta objektu kodeak MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN titulartasuna dute, zeinari horien gaineko ustiapen eskubideak legez eta esklusiboki dagozkion.

WEB honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu lehenago aipatutako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ez eta jasotako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berriak sortu ere.

Soilik baimentzen da erabilpen pertsonalerako eta ez komertzialerako bistaratzea eta kargatzea, baina hori ez da hirugarren pertsona edo entitateetara hedatzen.

Hertsiki debekatuta dago erabiltzaileak WEB hau aldatzea edukian eragina izan dezakeenean, hala nola esteketan (edo linketan) eta antzekoetan.

MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK zaindu egingo du WEB honetako edukiak pornografikoak, xenofoboak, bereizkeri lotuak, arrazistak, difamatzaileak eta bortizkeria sustatzaileak izan ez daitezen.

Halaber, erabiltzaileentzako kaltegarria izan daitekeen edozein kontu saihesten saiatuko da

07. Estekak edo loturak

MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN aurretiazko eta esanbidezko baimen barik ezingo da beste edozein WEBetatik Atarirako inolako estekarik ezarri.

WEB orrialde honek MONDRAGON KOOP. ELKARTEAK gestionatzen ez dituen beste atari edo webgune batzuekiko esteka edo loturarik edukiko balu, sozietate honek adierazten du ez duela aipatutako atari edo webgune horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela horien edukiaren erantzule. WEB honek izan litzakeen estekak soilik eskainiko dira informazioa jasotzeko erreferentzia gisan, haietan eskaintzen diren eduki, jabe, zerbitzu edo produktuei buruzko batere baloraziorik egin gabe.

Betiere, MONDRAGON KOOP. ELKARTEA hirugarren horiek eskaintzen dituzten zerbitzuei buruzko erantzukizunetik kanpo geratzen da, zerbitzu horiekin lotuta jar litezkeen edozelako erreklamazio eta demanden aurrean.

08. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Erabiltzeko eta nabigatzeko Baldintza Orokor hauek, eta baita erabiltzailearen eta MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN arteko edozein harreman ere, espainiar legeriari jarraituko diote.

Baldintza Orokor hauen existentziatik edo edukitik edo erabiltzailearen eta MONDRAGON KOOP. ELKARTEAREN arteko harremanetatik eratorritako edozein auzitarako, bi alderdiak, izan lezaketen bestelako edozein foru esanbidez ukatuta, Bergarako (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskuduntza esklusiboaren mende jartzen dira.