2017-08-18T05:07:41+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Nazioartekotze eta azken tendentzien inguruko lehenengo Foroa abenduaren 12an Enpresagintzan

2014/11/19

MU Enpresagintza, MIK eta Mondragon Team Academyk parte hartzen duten Oñati Social Innovation Lab esparruan, eta guztien artean antolatu dute “Nazioartekotze eta azken tendentzien inguruko lehenengo Foroa” (TIF) Oñatin, abenduaren 12an. 12:00tik-14:00etara Mondragon Unibertsitatearen Enpresagintzan egingo da.
TIF nazioartekotze prozesuen aspektu teorioko eta praktikoen inguruko ekitaldi bat da. World Cafe formatua izango du, dinamikoa, elkarrizketetan oinarritua eta lunch-a barne. Parte hartzen duten enpresek, nazioartekotze prozesuetan eraginkortasuna aurkitzeko, gaur egungo nazioartekotze ereduak ezagutzeko, beste enpresen esperientziak eta internazionalizazio proiektuak garantzen dituen ekintzaile komunitate batekin harremana izateko aukera izango dute.
Sarrera doakoa izango da eta Izen-ematea Sain López irakasle eta ikertzailearen bitartez egin beharko da. smlopez@mondragon.edu helbide elektronikoan edo eta 943718009 telefonoan.

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak