2017-10-21T12:28:40+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Nazioarteko aktualitatearen gaineko hitzaldia eskainiko du Juanjo Alvarezek bihar Aretxabaletan

2017/03/08

“Brexit, Trump… Nazioarteko diplomazia berria?” izenburupean Nazioarteko Zuzendaritza Katedradun eta Radio Euskadiko esatari den Juanjo Alvarezek nazioarteko aktualitatearen gaineko hitzaldia eskainiko du bihar Aretxabaletako Batzokian.
Nazioarteko aktualitatearen gaineko hitzaldia eskainiko du Juanjo Alvarezek bihar Aretxabaletan

EAJk Aretxabaletan eta Eskoriatzan antolatu dituen konferentziek izaera irekia izango dute, alegia, herritar guztientzat egongo dira zabalik. Hitzaldi eta aurkezpen guztiak Konferentzia Irekiak Leintz Bailaran zikloaren baitan antolatuko dira eta asmoa da, bi herrietara bai hizlari eta hitzaldi interesgarriak erakartzea.

Aurreneko hitzaldia ostegunean izango da, hilaren 9an, arratsaldeko zazpietatik aurrera, Aretxabaletako Durana kalean kokatuta dagoen Batzokian. Konferentzia 19:00etan abiatuko da eta Alvarezek 45 minutuko aurkezpen bat egingo du. Ondoren, galdera erantzunen unea irekiko da.

Askotariko publikoarentzat interesgarria

Konferefentzia oso interesgarria izango da askotariko publikoarentzat, bai nazioartean interesak dituzten enpresentzat, MONDRAGON Korporazioaren barne dauden kooperatibentzat, aktualitatea oso gustuko duten norbanakoentzat edo eta Mondragon Unibertsitatean komunikazio ikasketak burutzen ari diren ikasle zein irakasleentzat, izan ere, Alvarezek medioetan iritzi kualifikatua eskaintzen du eta iritzia sorrarazten du. Sarrera doakoa izango da, aretoa bete arte, eta antolatzaileek puntualak izateko deia luzatzen diete gerturatuko direnei.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak