2017-10-21T01:26:42+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Namibiako ordezkariek MONDRAGON bisitatu dute

2012/11/06

Namibiako Errepublikako ordezkaritza batek MONDRAGON korporazioa bisitatu zuen joan zen martitzenean, urriaren 30ean. Espainiako, Italiako eta Frantziako enbaxadore den Frieda Nangula izan zen ordezkaritza horretako buru, Gipuzkoako Foru Aldundiak gonbidatuta. Namibiako Omusati herrialdearen, Frantziako Haut-Rhin departamentuaren eta Gipuzkoako lurralde historikoaren arteko hitzarmena izan zen bisitaren abiapuntua.
Namibiako ordezkariek MONDRAGON bisitatu dute

Namibiako, Foru Aldundiko eta MONDRAGONeko ordezkariak Arrasaten.

Bisitan, Namibiako Errepublikako ordezkariez eta Foru Aldundiko ordezkariez gain  Arantza Laskurain MONDRAGON korporazioko idazkari orokorra eta Fernando Fernandez de Landa MONDRAGONeko nazioarteko departamentuko ordezkaria izan ziren.

Lankidetza orientazioak zehaztea da helburua

Bisitaren helburua Gipuzkoako agente sozial eta ekonomikoak ezagutaraztea izan zen. Izan ere, hiru lurraldeen artean sinatutako hitzarmenak industria, nekazaritza, ingurumen eta turismo kontuetan lankidetza orientazioak zehaztea du helburu.
Nabarmendu behar da gaur egun MONDRAGONek ez duela interes ekonomikorik Namibian.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak