2017-10-17T17:15:33+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mundukidek Gabonetako Topaketa egingo du

2015/12/21

Abenduaren 28, 29 eta 30ean Mundukide Gobernuz Kanpoko Erakundeko langileek urteko topaketa egingo dute Udalako Aterpetxean, Arrasaten.

Abenduaren 28an, astelehena, Arrasateko Kultur Aten, goizeko hamarretan hasita, Mundukidek proiektuen egoera eta 2016ko erronkak aztertuko ditu. Ondoren bazkaria egingo dute erakundeko ordezkari eta gertukoek eta arratsaldean Udalako aterpetxean elkartuko dira hiru egunez erakundeaz eta etorkizunaz hausnartzeko.

Abenduak 30ean, asteazkena, hiru egunetako topaketari amaiera emateko, arratsaldeko zazpietatik aurrera eta Harremanek antolatuta Beñat Arzadunen hitzaldia egongo da Mozambikeko proiektuari buruz Arrasateko Kultur Aten.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak