2017-08-21T10:20:37+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mundukidek erakusketa ibiltaria jarri du martxan elkartearen jarduera erakusteko

2015/04/28

Urtemuga aprobetxatuz , erakusketa ibiltaria jarri du martxan elkartearen jarduera erakusteko eta bide batez, GGKEko bazkide kopurua handitzeko helburuarekin . “ Batu taupadara” da kanpainaren slogana. Dagoeneko ikusgai egon da Korporazioko eta LABORAL Kutxako egoitzetan. Aste honetan IKERLANen dago.

15. urtemuga  aitzakitzat hartuaz, Mundukideren lana, filosofia eta emaitzak gizarteari hobeto ezagutarazteko ekitaldi ugari burutuko dira 2015 eta 2016 urteetan. Halaber eta ekintzen inguruan, bazkide partikular gehiago erakartzeko helburuarekin ‘Batu taupadara’ izeneko kanpaina ipini da abian, izan ere  proiektu berriak martxan jarri ahal izateko beharra eta aukera dagoelako.

Argazki erakusketa 1,80x 1,20 neurriko 16 panelez osatuta dago eta 2015ean Mondragoneko kooperatibetan ibiliko da bakoitzean aste beteko egonaldia eginez.  Izan ere, kooperatibak dira Mundukideren sortzaile, sostengua eta izateko arrazoia, eta hauen eta Mundukideren arteko harremanetan pauso bat gehiago ematea da nahia. Beste helburutariko bat, kooperatibetako bazkideei Mundukide gertuagotik ezagutzeko aukera ematea da, filosofía, ekintza eta emaitzen inguruko informazio zabala eskainiaz.

Martxan dauden proiektuak

Momentu hauetan 100.000 pertsonekin egiten digu lan 3 herrialdeetako 7 programetan.

Mozambike

Afrikan lana 2002an hasi zen, non eta Mozambiken baldintza guztiak betetzen zuen herrialdea zelak.

Mozambiken, iparraldeko lau barrutietan dago kokaturik (Majune, Marrupa, Balama eta Montepuezen) eta leku hauetan, bertako komunitate eta aginteekin adosturik, azpiegiturak atondu (errepideak edo ureztatze sistemak, kasu) eta familien nekazaritza sustatzen ditu.  Halaber, mikrokreditoen sistema bat ere abian jarri da, nekazariek euren produkzioa hobetu dezaten laguntzeko, familia osoarentzat elikagaiez gaindi, salmentarako soberakinak ere lor ditzaten.

Mozambikeko talde teknikoa ondoko pertsona hauek osatzen dute: Mundukideko ordezkari bat distritu bakoitzeko, 25 laguntzaile, eta zenbait nekazarien elkartetako 180 prestatzaile. Guztira, 50.000 nekazariei laguntzen zaie, 600 ureztatuko hektareetako lurralde batean.

Brasil

Brasilen Lurrik Gabeko Nekazarien Mugumenduarekin ( MST) batera ari da lanean Mundukide Paraná eta Sergipe probintzietan.

Azken helburua ,  Parana eta Sergipeko probintzietan asentatuta eta akanpatuta bizi diren 10.000 familien garapen ekonomikoari  bultzada ematea da .

Lantaldea bertako 15 pertsonek eta Mundukideko  beste 3 osatzen dute eta helburua enpresa arloa eta MSTko kooperatibak indartzeaz gain, bertako lidertza eta eraldaketa sozialerako duten bokazioa bultzatzea da honako ekimenak burutuz:

  • 400 familiren arteko produktu ekologikoak ekoizteko eta saltzeko sare indartsua garatu da, eskualdean astero 5 azoka antolatuz.
  • 3.000  familien nekazal asistentzia teknikoa babesten du
  • Emakume Eskola jarri dira martxan eta 3 edizio iadanik ospatu direlarik,
  • Ad hoc metodologiaz eta bertako langileek formatutako asistentzia teknikoko bi talde ari dira lanean  empresa berriak sortzen laguntzeko eta martxan daudenei aholkularitza emateko.
  • Kooperatibismoaren  gaineko ikasketak egin ahal diren NEEKOOP Institutuan  gogor ari dira lanean gazteak formatuaz.

Cuba

Mundukide 2007. urtez geroztik ari da lanean uhartean, Kubako garapen ekonomikoa bultzatze lanetan. Horretarako azpimarragarria da  pertsona ekintzaile eta liderrentzat antolatutako  kurtsoko 7 edizioak, urtero bat eskainiaz eta guztira 200 ikasle  pasatu eta 150 enpresa plan landu direlarik.

Bertako 9 pertsonak osatuta, Ekintza ekonomiko berriei, Kooperatibei, ONGei eta instituzioei  aholkularitza emateko 2 nukleo osatu dira (3 emakume eta bat koordinatzailea) . Batez ere, Enpresa plan berrien garapenean eta kooperatibagintzaren zabalkundean egiten dute lan eta herrialdearen  gaur eguneko egoera ekonomiko-politiko berria kontutan hartuta  ibilbide luzea aurrikusten zaio programari, kontutan hartuta lehenengo aldiz,  nekazal alorrekoak ez diren kooperatibak sortzeko legedi berria onartu dutela Cuban.

Ekitaldien agenda

Erakusketaz gain, Fundazioak beste ospakizun ekintza batzuk ere prestatu ditu. Horrela, uztailean kooperatiben arteko 1. MUNDUKIDE lasterketa solidarioa egingo da, Urkulun (Aretxabaleta).

2016an, EHko Bertsozale Elkartearekin elkar lanean,  erakusketarekin batera bertsolari ezagun baten eskutik   ikuskizun polit bat ikusteko aukera izango dugu.

Eta bitartean, urteurrena dela eta, Mundukideren webgune berria eta kanpainari laguntzeko bideoa lantzen ari dira.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak