2017-10-22T15:52:20+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MUko Robotek taldeak Europako First Tech Challenge lehiaketan parte hartuko du

2013/03/14

Asteburu honetan jokatuko da Tarragonako Palau Firal de Congressos-en 2013ko First Tech Challenge txapelketaren Europako finala. Guztira 17 talde arituko dira lehian, jatorri ezberdinekoak: Alemania, Holanda, Errusia, Estatu espainiarreko bost talde, eta Euskal Herritik ordezkaritza bakarra abiatuko da, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Robotek taldea.
MUko Robotek taldeak Europako First Tech Challenge lehiaketan parte hartuko du

MUko Robotek taldekoak, gaur hedabideen aurrean eginiko agerpenean.

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko Fabrikazio Mekanikoko Diseinu eta Sistema Elektrotekniko eta Automatizatuak heziketa zikloetako bigarren mailako bederatzi ikasle eta hiru irakasle First Tech Challenge txapelketako Europako finalean arituko dira asteburu honetan Tarragonan.

Robotek-3

Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko ordezkariak, robotarekin, hedabideen aurrean.

Parte hartzaileak honako hauek dira: Aitor Arana, Endika Gandarias eta Igor Azkarate irakasleak, eta Iker Majon, Igor Sastre, Kepa Barrutieta, Rafa Cordero, Imanol Gonzalez, Imanol Makazaga eta Bingen Zearreta ikasleak. Gaur, medioen aurrean, lehiaketaren eta finalaren gaineko gorabeherak azaldu dituzte. MUko taldeak Robotek du izena, eta euren robota egiteko prozesuan MONDRAGON taldeko zenbait enpresaren babesletza izan dutela adierazi digute. "Prozesua abiatu genuenean finantzazio bila joan ginen zenbait enpresatara, eta lortu genuen Fagor Automationek, Mondragon Assemblyk, DanobatGroupek eta IK4 Research Alliancek gure proiektua babestea".

Robotek-2

Mondragon Unibertsitatearen robota, ariketa bat egiten.

Prozesu luze eta parte-hartzailea

Prozesua luzea da eta oso parte-hartzailea, "taldeko lana sustatzen delako eta guztiok garelako proiektuan protagonista printzipalak", adierazi digu Aitor Arana irakasleak. Robota diseinatu, muntatu, programatu eta entseguak egin, behin eta berriro, lehiaketan dena ondo joan dadin. Hori da azken hilabeteotan buruan izan dutena MUko bederatzi ikasle eta hiru irakasle hauek. Lehieketan robotak egiteko oso konkretuak izango ditu, "bi minutu eta erdian zenbait ariketa egin beharko ditu gure robotak, jolas-lekuan uztai batzuk egongo dira, aldamenetakoak hartu beharko ditu robotak eta eraman beharko ditu erdiko plataformara, eta bertan kokatu beharko ditu ahalik eta puntu gehien lortzeko".

Robotek

Aitor Arana irakaslea, gaurko agerpenean.

Gainera, lehenengo kanporaketa gaindituz gero, beste toki bateko robot eta talde batekin aliantza egin beharko dute, eta bien artean aurre egingo diete beste biko talde bati. "Ariketa antzerakoa izango da, baina ariketaren amaieran aliatuen arteko robotak, bata bestea gainean hartu beharko du", esan digu Aranak.

Alemania, Holanda, Errusia...

Europako finalera 2.000 bat lagun gerturatuko dira, parte-hartzaile eta ikusleak zenbatuta, eta Euskal Herriko ordezkari bakarrak izango dira MUkoak. Guztira 17 talde izango dira, Estatu espainiarreko bost, Alemaniakoak, Errusiakoak, Holandakoak eta Euskal Herrikoak, besteak beste.

Robotek-4

First Tech Challenge (FTC) First Lego League (FLL) ezagunaren goi mailako kategoria da. Robotikako lehiaketa 18 eta 23 urte arteko ikasleei zuzenduta dago, eta kideek robot bat diseinatu, fabrikatu, muntatu eta programatu behar dute, modu autonomoan zein telegidatuan lan egi ahal izango duena. Gainera, parte hartzaile bakoitzak bere ingeniaritza proiektua aurkeztu beharko du epai-mahaiaren aurrean.

Enpresak

Danobat

Makina erremintaren diseinua eta fabrikazioa

http://www.danobat.com/

Fagor Automation

Automatizazio produktuen garapena eta fabrikazioa eta makinaria kontrola

http://www.fagorautomation.com/

Mondragon Assembly

Muntaketa automatikoaren sistemak

http://www.mondragon-assembly.com

Mondragon Unibertsitatea

Irakaskuntza unibertsitate zentroa

http://www.mondragon.edu

Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak