2017-08-20T02:20:32+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MUk eta Laboral Kutxak ikasketak finantzatzen lagunduko diete ikasleei

2014/10/06

Hitzarmena gaur sinatu dute Jon Altunak, Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademikoak, eta Xabier Egibarrek, Laboral Kutxako Negozio Garapenaren Areako zuzendariak. Akordioaren helburua da ikasketak ordaintzeko zailtasunak dituzten ikasleei Unibertsitatean sartzeko aukera ematea.
MUk eta Laboral Kutxak ikasketak finantzatzen lagunduko diete ikasleei

Mondragon Unibertsitateak eta Laboral Kutxak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, zailtasun ekonomikoak dituzten ikasleei ikasketak ordaintzen laguntzeko. Mondragon Unibertsitateko errektoreorde akademiko Jon Altunak eta Laboral Kutxako Negozio Garapenaren Areako zuzendari Xabier Egibarrek sinatutako hitzarmenaren helburua honako hau da: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Enpresagintza Fakultateak, Goi Mailako Eskola Politeknikoak eta Gastronomia Zientzien Fakultateak eskainitako goi-mailako unibertsitate-ikasketak lehentasunezko baldintzetan finantzatzea.

MUko ikasleei baldintza bereziak jarriko zaizkie –interes tasa egokiak eta komisiorik gabe– ikasturtearen kostua finantzatzeko

Hitzarmenaren arabera, Mondragon Unibertsitateko ikasleei baldintza bereziak jarriko zaizkie –interes tasa egokiak eta komisiorik gabe– ikasturtearen kostua finantzatzeko, matrikula, mantentzea, garraioa eta materiala barne hartuta, baita nazioarteko mugikortasuna ere, Erasmus edo bestelako programen bidez.

Era berean, Mondragon Unibertsitateko ikasleek berme pertsonaleko mailegu bat eskuratu ahalko dute ikasi nahi duten graduaren, masterraren edo doktoretzaren kostuari aurre egiteko.

Urtebeteko indarraldia

Bi erakundeen arteko hitzarmenak urtebeteko indarraldia izango du –2015eko irailaren 15era arte –, baina luzatzeko aukera zabalik utzi dute.





 


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak