2017-12-16T23:39:49+01:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MUk Estatuan aitzindaria den Master bat jarri du martxan, enpresako emaitzak hobetu nahi dituzten profesionalentzat

2013/02/08

Industria Eragiketen Zuzendaritzako Executive Masterra Bilboko Merkataritza Ganberan emango da, 2013ko otsailetik 2014ko martxora bitartean. Masterraren helburua da ikuspegi estrategikoa eskaintzea profesional zein enpresei arlo honetan, enpresako prozesuak nahiz emaitza ekonomikoak hobetze aldera.
MUk Estatuan aitzindaria den Master bat jarri du martxan, enpresako emaitzak hobetu nahi dituzten profesionalentzat

Jose Augusto Corrales (ALCOA), Luis Blanco (Global Steel Wire), Javier Guillar (Mondragon Unibertsitatea), Javier Mugica (Aratubo) eta Luis Mauleon (Asenta).

Dirua xahutu gabe prozesuak kudeatzeko gaitasuna izatea, bezeroen asebetetzea handituz eta epe laburrera, ertainera eta luzera enpresaren lehiakortasuna handituz. Hori izan behar da, hain zuzen, kudeatzaile on baten ezaugarri nagusia. Gaian adituak direnen arabera, eragiketa-bikaintasunaren xedea hau da: enpresako jarduerak, prozesuak eta horien adierazleak hobetzeaz gain, enpresako finantza-balantzeen emaitza hobetzea.

Presentación del Máster en Operaciones Internacionales en la Cámara de Comercio de Bilbao.

Masterraren aurkezpen ekitaldia Bilbon

Hori da, halaber, Mondragon Unibertsitatearen Eragiketen Zuzendaritzako Masterraren helburua. Bilboko Merkataritza Ganbararen eta Asenta Management Consultantsen lankidetzarekin, Estatuan aitzindaria den master horren bigarren edizioa martxan jarri du Mondragon Unibertsitateak. Masterra otsailean hasiko da eta eragiketen kudeaketan esperientzia duen publiko exekutiboari dago zuzenduta. 500 ikastordu ditu –ostiral osoa– eta 2014ko martxora arte luzatuko da.

Gaur goizean, Bilboko Merkataritza Ganberan aurkezpen-jardunaldi bat egin da 09:30etik 13:30era. Bertan, eredu hori beren antolakuntzetan arrakastaz ezarri duten eta negozio-emaitzetan eragina izan duten eragiketa-bikaintasunari lotutako enpresa-kasuak azaldu dira.  Jardunaldia eragiketen zuzendaritzaren eginkizuna egungo enpresa-testuinguruan gaiari buruzko hitzaldiarekin hasiko da; eta hobekuntza-taldeen zuzendaritza emozionalari buruzko txosten batekin jarraitu du. Gainera, hainbat enpresatako esperientziak azalduko dira, hala nola altzairutegietan izandakoak.

Presentación del Máster en Operaciones internacionales

Masterrarekin pertsona eraldatzea nahi da, gauzak egiteko modua aldatuko dion ikuspegi integrala eskaintzea. Horrek erakundea aldatzera eramango du, enpresa-emaitzak lortze-aldera.  Masterrak, hain zuzen, profesionalei negozioko helburuak lortzen lagunduko dieten ikuspegi estrategikoez hornitzeari garrantzia berezia ematen dio. Tresna operatibo erreferente batzuez gain, ezarritako helburuak lortzen lagunduko diguten ildoak nola finkatu ditzakegun landuko ditu, batez ere, Masterrak. Hori guztia metodo praktiko bat erabiliz. Taldekako lau lan egingo dira eta banakako amaierako proiektua, profesionalak, prestatzeaz gain, enpresetan garatuko diren benetako proiektuen bitartez ikasteko gai izan daitezen, erakundeko prozesuak hobetzen dituzten hein berean.

Masterrak bertaratuei ingurune berri lehiakorretako industria-kudeaketan ikuspegi integrala eskaintzen die eta metodologia eta tresna berritzaile eta erreferenteetan gaitzen ditu. Gainera, enpresaren behar estrategikoetara egokituriko eta pertsonalizaturiko industria-kudeaketako eredua diseinatzeko beharrezko gaitasunak garatzen laguntzen die. Azken finean, hala prozesuak eta adierazleak nola enpresen emaitza ekonomikoak eta finantzarioak hobetzeko balio du masterrak.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Iradokizunak

iradokizunak