2017-10-20T21:52:45+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MUk Diseinu Berrikuntza Zentroa inauguratu du, Estatuan erreferente bilakatuko dena

2012/06/29

Mondragon Unibertsitateak urrats garrantzitsua eman du Industria Diseinuaren Berrikuntza eta ikerketa sustatzeko, bere Diseinu Berrikuntza Zentroa (DBZ) inauguratuta. Zentro berriak Estatuko industria-diseinuaren erreferente bilakatu nahi du, izan ere, enpresei lehiakorragoak eta berritzaileagoak izaten laguntzeko produktu eta zerbitzu berritzaileak garatuko ditu.
MUk Diseinu Berrikuntza Zentroa inauguratu du, Estatuan erreferente bilakatuko dena

Vicente Atxa, gaurko aukezpenaren une batean, bertaratutakoei DBZren garrantzia aipatzen.

Administrazio publikoetako, teknologia zentroetako eta inguruko enpresetako ehun bat lagunen aurrean inauguratu da Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko instalazioetan Diseinu Berrikuntza Zentroa. Besteak beste, ekitaldian parte hartu dute: Mondragon Unibertsitateko errektore Iosu Zabalak; Goi Eskola Politeknikoko zuzendari Vicente Atxak; Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Teknologia sailburuorde Juan Goikoleak; EHUko Unibertsitate eta Ikerketa zuzendari Zuriñe Gomez de Balugerak; eta IHOBEko iraunkortasun-zuzendari Ignacio Quintanak. Diseinu Berrikuntza Zentroa

Zentroa MUko Arrasateko Campusean dago kokatuta, GEPen instalazioetan. 2000 m2 baino gehiago ditu, eta horietatik 500 metro koadro laborategi eta tailerrentzat bideratu dituzte. Eraikinak bi solairu izango ditu eta guztira, inbertsioa 150 mila eurokoa izan da. Diseinu Berrikuntza Zentroa

Ibilbideari jarraipena

DBZrekin, Goi Eskola Politeknikoak 1997an ekindako bideari emango dio jarraipena, eta orduan bezala, helburu nagusia izango da inguruko enpresa eta ikerketa guneei zerbitzua eta produktuak eskaintzea. DBZren lana bi ikerketa lerrotan oinarrituko da: bat iraunkortasunarekin eta ekoberrikuntzarekin loturikoa, eta bestea, esperientzia diseinatzera, interakziora eta diseinu inklusibora bideratutakoa. Gainera, zentroak beste lan lerro bat badu, zeharkakoa, enpresetarako etorkizuneko azterketak egiteko eta joerak aztertzeko. Diseinu Berrikuntza Zentroa

Giza taldea

Zentro berriak 34 pertsonako taldea izango du. Horietatik bederatzi industria diseinuko ingeniariak dira, ikerketa-proiektuetan bereganatzen dituzten gaitasunak ikasleei transferitzeko ikerketa irakaskuntzarekin partekatzen dutenak; hiru doktoreak dira; eta bi doktoregaiak. Gainera, 20 ikasle baino gehiagok parte hartuko dute ikerketa-lerroek sustaturiko proiektuetan.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak