2017-08-23T08:25:54+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

Mozambikeko baserritarrentzat gutxieneko soldata lortzea da erronka

2016/01/04

Mundukide Fundazioak Mozambiken garatzen duen proiektua sendotzen ari da. Baserritarren bizi kalitatea hobetzea da egungo erronkarik handiena.

Mundukidek 2002an ekin zion Mozambikeko proiektuari, bi helburu nagusi hauek oinarri hartuta: azpiegiturak hobetzea eta familiako nekazaritza sustatzea. Gainera, 4 jarduera hauek sustatu dira: errepide sare baten diseinua, nekazaritzako produkziorako kreditu sistema, nekazaritzako laguntza teknikoa eta sargaien eta nekazaritza makinen eskaintza. 11 urteko lanaren ondoren, oso aurrerapen handiak jartzen ditu agerian Mozambike iparraldeko biztanleen eguneroko bizitzan.

Egun, iparraldeko lau barrutietan garatzen da proiektua: Majune, Marrupa, Balama eta Montepuezen. Beñat Arzadun da Mozambikeko programaren arduraduna. 2002. urtez geroztik, ia urte osoa Afrikako hego-ekialdeko herrialde hartan ematen du. Abenduaren hasieran etorri da etxera, Mundukideko kooperanteen biltzarra egingo dela aprobetxatuta. Eta berarekin izan gara, proiektuaren egoera eta erronkak ezagutzeko asmoz. Dagoeneko bueltan da Mozambiken.

Hainbat datu

Gaur egun 10.000 familiarekin ari dira lanean, guztira 50.000 pertsona eta 1.000 hektarea baino gehiago ureztatzea lortu dute.

Lau distrituetako baserritarren gehiengoa (dozenaka milaka) baserriko lanetik bizi da. Etorkizunerako erronka izango da baserritarrentzat gutxienez soldata minimo baten adinako diru sarrerak lortzea.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak