Mozambikeko nekazariei laguntzeko mikrokreditu kanpaina jarri du martxan Mundukidek

Mundukide fundazioa, MONDRAGON Korporazioari lotutako Gobernuz Kanpoko Erakundea da eta jarduera kooperatibistatik abiatuta hegoaldeko herrien autogestio ahalmena garatzearen alde egiten du lan."Zabaldu iturria” lelopean mikrokreditu kanpaina jarri dute abian Laboral Kutxarekin lankidetzan. Ekintza honen helburua ur motoponpak eskuratu ahal izateko kredituak lortzea da, Mozambike iparraldean kokatuta dagoen Marrupa eskualdeko nekazari familiei laguntzeko asmoz.
Card image cap
2014/12/18

“Zabaldu iturria” lelopean eta euskal gizartearen elkartasunaren bidez ur motoponpak eskuratzeko helburuarekin abiatu du kanpaina Mundukidek. Autogestioaren ideia indartu asmoz, Mundukidek uzta oparoak lortzeko bidea zabaldu nahi die Marrupako (Mozambike) nekazariei motoponpak eskuragai jarriz. Uzta horiei esker, familia elikatzeaz gain ekoiztutakoa saltzeko aukera izango dute eta salmentetatik lortutako irabaziek egingo dute posible mikrokredituak itzultzea, osotasunean ez bada ere, bai %90ean.

Abenduaren lehen astetik martxan

Bide hori jarraituz, Mundukidek eskualdeko ekonomiaren hobekuntza, zein goseteei, desnutrizioari eta menpeko ekonomia ereduari aurre egitea du jomuga. Ekintza abenduaren lehen astean jarri zen abian, aurreko urteetan izandako arrakastak eredu hartuta. Kredituen ekimen hau 2002an sortu zen lehenengoz, urteetan izandako uzta txarrek eragindako gosete baten ondorioz. Irtenbide bila, fundazioak laguntza ez zuzena bidaltzea erabaki zuen. Era horretan, urteek aurrera egin ahala loratuko zen proiektua jarri zuten abian, Marrupan bizi zuten menpeko ekonomia eredua gainditzeko asmoarekin.

Informazioa:
688 68 11 40 uurizar@mundukide.org

Ordutik, nekazarien laborantzak garatzen dihardute. Gaur egun, familiaren biziraupenaz haratago nekazariek oinarrizko beste ondasun batzuk eskuratzeko aukera dute, baita makineria txiki edo ureztatze sistema bezelako tekonologietan inbertitzekoa ere. Horrez gain, 2000 eta 2010 urteen bitartean haur desnutrizio tasa %30ean murriztea lortu da. Pobrezia protagonista den testuingurru batean –Mozambike munduko laugarren herrialde behartsuena da– ezarpen hauek ezinbesteko suertatzen dira nezakal jardueren hazkunderako, baita azpiegitura berrien eraikuntza eta izaera kooperatiboa duten enresa txikien sustapenerako.

Mozambike munduko laugarren herrialde behartsuena da

Mozambikeko Marrupa barrutian, 15.000 km koadro dituen Niassa probintzian, 58.000 biztanle baino zertxobait gehiago bizi dira. Nekazaritza ustiapenak oso txikiak dira, ez bi edo hiru hektarea baino handiagoak. Eremu hauetan zerealak lantzen dituzte eta familia bakoitzaren urteko irabaziak 50 eta 200 euro bitartekoak izaten dira. Mundukidek martxan jarritako mikrokreditu kanpainei esker 225.000 euro eman ahal izan dira 2.890 pertsonarentzako.

Mozambiken hamar urtean jardun eta gero, Munduidek lau programa ditu martxan inguruko lau eskualdeetan (Majune, Marrupa, Balama eta Montepuez) Mozambike iparraldean zehar. 130 instruktore baino gehiagoko talde batek, Mundukideko zein bertako beste bederatzi elkarteetako pertsonek osatua, 30.000 nekazariri eskaintzen die laguntza, ureztatutako 600 hektareako lur eremuetan lan egiten dutenak.

Ekimen honetako partaide izateko interesa duenak informazio diptikoak izango ditu eskuragai Laboral Kutxak EAEn zein Nafarroan dituen bulegoetan eta kredituak eman ahal izango dira Laboral Kutxare honako kontu korrontean: 3035 0001 56 0010122192