2017-10-22T03:09:58+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MondragonLinguak azken berrikuntza teknologikoak ezarri ditu itzulpengintza arloan

2016/11/09

Aurrerapen horiei esker, MondragonLinguak itzulpen bolumen handiagoa kudeatzeko gaitasuna eskaintzen du eta gainera entregatzeko epeak laburtuz eta prezio lehiakorrak eskainiz.

MondragonLinguako itzulpen eta lokalizazioko ingeniaritza-sailak Vicomtech-IK4 ikerketa-zentroaren laguntzaz eta ISEAren koordinaziopean amaitu berri du itzulpen automatikorako (IA) motor pertsonalizagarriaren garapena. Horrela, bada, MondragonLinguak eduki eleanitza sortu eta bezeroei eskainitako itzulpen-zerbitzua hobetu ahal izango du kostuaren eta eraginkortasunaren aldetik.

Horrez gain, bestelako software soluzioak ere eskaintzen ditu, itzulpenaren Wordflow-ari dagokionez, adibidez. Enpresa-bezeroaren web ataria (intranet, extranet, web orria...) eta MondragonLinguako itzulpen-prozesuak lotzeko sistema garatu dute. Hori dela eta, lan-fluxua arinagoa da, epeak laburragoak dira eta zerbitzu eroso eta errazagoa eskaintzen zaie bezeroei. 

Gainera, MondragonLinguako bezeroek bestelako onurak ere igarriko dituzte, Big Data soluzio informatikoei dagokionez edota Big Data eta e-discovery aplikazioekin lotuta; eta baita Digital Marketplace deritzona.

Informazio gehiago: http://www.mondragonlingua.com/traducciones


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak