2017-08-21T08:34:11+02:00

Tresna pertsonalak

TUlankide MONDRAGON

MONDRAGONen BAC-ek euskal enpresaren eraldaketaren inguruko jardunaldia antolatu du.

2016/02/29

Jardunaldiaren helburua krisi ekonomikoak euskal enpresen kudeaketan eta gobernantzan izan duen eraginaren inguruan hausnartzea izango da.
MONDRAGONen BAC-ek euskal enpresaren eraldaketaren inguruko jardunaldia antolatu du.

Horrez gain, eraginaren eta lehiakortasun egoera berrietara egokitzea ziurtatzeko behar duten eraldaketaren inguruan hausnartuko da.

Horretarako, jardunaldiak hizlari-sorta zabal bat bilduko du, enpresa-eraldaketa honek izan ditzakeen dimentsio anitzak ikuspuntuetatik aztertzeko asmoz.

Horrela, honako hau izango da ‘euskal enpresaren eraldaketaren inguruko jardunaldi’ honen programa:

  • Jardunaldiaren irekiera Markel Olanoren eskutik, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatu Nagusia.
  • Javier Sotil, MONDRAGON Korporazioko Kontseilu Orokorreko lehendakaria: “Enpresen eraldaketaren inguruko hausnarketa MONDRAGON-en ikuspuntutik”.
  • Igor Ortega, LANKI Lankidetza Ikertegiko ikertzailea, Mondragon Unibertsitateak kooperatibagintzari buruz duen ikertegia: MONDRAGON-go kooperatibagintzaren erronkak eta zalantzak”.
  • Bart Kamp, Orkestra lehiakortasunerako euskal institutuan nazioartekotzearen eta zerbitzuen alorreko ikertzaile nagusia: “Euskal enpresa industrialaren bilakaera lehiakorrari zuzendutako estrategiak”.
  • Mikel Orobengoa, ISEA KOOP.E.-ko zuzendari nagusia: “Copernico, “eskubietako enpresa” deiturikoaren paradigman oinarritutako kudeaketarako erreferentzia eredua”.
  • José Luis Madinagoitia, Arizmendiarrietaren Lagunen Elkartearen kidea: “Enpresa eredu berri baterantz”.

Jardunaldia 2016.eko apirilaren 7an izango da, arratsaldeko15:00an hasita, Garaia Berrikuntza Guneko areto nagusian.


Bideoak


+ Bideo gehiago

Papereko edizioa
Jarraitu twitterren
LagunAro

Bazkideentzat promozioak

fagor-promo

Iradokizunak

iradokizunak