Irakurriena
- 1. Kooperatiben Korrikako argazki galeria ikusgai
- 2. Aldapako Korrika arrakastatsua
- 3. Laboral Kutxaren 'Zentzua' esperientzia, TU Lankideren gai nagusia
- 4. 'Nature' aldizkariaren arabera desberdintasunaren aurkako eta jasangarritasunaren aldeko eredua da MONDRAGON
- 5. MONDRAGONeko kooperatibek 55 kilometro eta hamarnaka ekimen Korrikan
- 6. Bexen Cardiok bat egin du Korrika 23rekin
- 7. Fagor Electrónicak Triax Digital Solutions (TDS) erosi du, egoitza eta hirugarren sektorerako multimedia soluzioen merkatua gidatzeko
- 8. Nerea Aranguren, DanobatGroupeko eta MIAko zuzendari nagusia eta MONDRAGONeko lehendakariorde berria
- 9. Kooperatibismoaren emakume aitzindariak omen dituzte Kooperatiben Kontseiluak eta Konfekoopek
- 10. 74ko sortzaileei omenaldia egin diete Aurrenak kooperatiban
MONDRAGONeko Batzorde Iraunkorrak Batzorde Kudeatzailea izendatu du
Une honetatik aurrera, Batzordeak MONDRAGONeko organoetan Korporazioaren etorkizunari buruzko hausnarketa bultzatzeko ardura izango du eta, hasteko, abiapuntuko egoeraren lehendabiziko balorazio bat egingo du, oinarrizko jarduera ildoak identifikatuko ditu eta datozen urteetan jarraitu beharreko bide orria marraztuko du.
Batzordeko kideak dira MONDRAGONeko Finantza Arloko Txomin Garcia, Banaketa Arloko Agustin Markaide, eta Korporazioko Industria Arloko Xabier Mutuberria eta Javier Sotil lehendakariordeak.
Batzorde Kudeatzailearen bitartez Korporazioaren zerbitzuen funtzionamendu operatiboa bermatu nahi da, Kontseilu Orokorreko lehendakari berria izendatu arte, eta oinarriak jarri nahi dira kooperatiba kide guztietako bazkide guztiek etorkizuneko MONDRAGON nolakoa izango den erabaki ahal izan dezaten.
Ildo horiek osatuko duten jarduera esparrua 2014ko Kongresuan aurkeztuko da, horretarako data oraindik zehazteke dagoelarik. Diagnostikoa eta hausnarketaren ildo nagusiak aurkezteko arduraduna Kontseilu Orokorreko lehendakari berria izango da, zeinak halaber datozen urteetan Taldea gidatuko duen. Hausnarketari 2015ean egingo den Kongresu batean emango zaio buru, eta bertan onartuko dira talde kooperatiboaren funtsezko alderdiak; Kongresu hori egin aurretik, kooperatiba guztiek edukia zehazteko parte hartze prozesu zabal bat garatuko da.
Korporazioak berretsi egiten du Eredu Kooperatiboan duen erabateko konfiantza, aberastasuna sortzeko motor gisa, eta apustu sendoa egiten du bere ingurunearen etorkizunarekin duen konpromisoaren alde.